Loiu (Euskal Herria)
Haran zabala mendi lerroez mugatua. Gainetik zerua baino ez. Horrelakoa da lurralde hau. Zerua, baina, hodeien pasealekua da. Mendebaldetik etorri eta ekialderantz jarraitzen dute bere bidea, aire masen fronteari jarraiki.
Eguneko argazki bat
Engelberg (Suitza)
Ikuspegia zoragarria da gailur gainetik. Erraz antzematen da antena multzoa hemen goian ezartzearen arrazoia. Inguruko ikuspegi zabala eta pribilegiozkoa dauka. Inguruko seinaleak jaso eta berbidaltzeko lekua da. Hodei sabaiak ezkutatzen duen lurraldea antena saldo honen ikusmiran bizi da.
Engelberg (Suitza)
Kotoi itxurako forma zabalak eta leunak pixkanaka bidaiatzen dute zeruan zehar. Kolore argiak eta ilunak nahasten dituzte. Dorre erraldoiak eraikitzen dituzte eta lerro luzeetan banatzen dira. Zeruaren kolore urdina eta eguzkiaren kolore gorri eta laranja epelen artean mugitzen dira. Beti mugitzen. Inoiz ez esperoan.
Engelberg (Suitza)
Harrizko erraldoien ejerzito bana haran zabalaren muga bakoitzean kokatu ziren eta bertako bizitza kontrolatzen eta behatzen zuten. Neguan izotzez eta elurrez jantziak agertzen ziren eta udan alfonbra berde batekin biltzen zuten beren burua. Euri hodeiak etortzen zirenean beraien gailurrak orrazten eta ezkutatzen zituzten.
Simplon (Suitza)
Paisai dramatikoak goi mendiak eskaintzen diguna. Hodeiak laino bihurtzen dira mendi magalak laztantzeko. Bere zeruetatiko bideetatik badoazela, harrizko erraldoiak ezin ekidin eta leun igarotzen dituzte. Bertako goi-haranak, zuhaitz koskorrak eta belarrak eskertzen dute freskura, neguko hotzarako prestatzen lagunduko die.