Tranbiarentzako bidea (Tram way)

Helsinki (Finlandia)

Tranbiarentzako bidea dauka kale zabal honek. Halakoak asko daude Helsinkin. Laua da Finlandia eta lekua soberan dago hiri zabala eraikitzeko.

Udaberriaren lehen koloreak (Spring first colours)

Helsinki (Finlandia)

Helsinkin elurrak negu amaierari izkin egiten dio. Martxoa-apirilean oraindik hotz dago, hala ere denboraldiko lehen lore berriak ageri dira. Ez dira, baina, larre eta soroetan. Loredenda honek ematen dio udaberriari kolorea.

Txirrindula aparkatua (Parked bicycle)

Helsinki (Finlandia)

Txirrindula aparkatua kalean. Behean harrixkak ikusten dira. Kaleetan botatzen dira elur gainean. Negu bukaerako kaleak harri koxkorrez beterik izaten dira. Baina ez da problema txirrindulan ibiltzeko.

Eira lauso (Eira blurry)

Helsinki (Finlandia)

Eira da Helsinkiko Jugendstil auzo garrantzitsuena. XX. mende hasierakoak dira gehienak. Finlandiako arkitekturaren urrezko arokoak, alajaina. Gaur bezalako egun eguzkitsuan gozamena da hemendik paseatzea eta, bidebatez, itsasertzeraino joatea.

Kauppahalli zaharra (Old Kauppahalli)

Helsinki (Finlandia)

Hona hemen Hakaniemiko Kauppahalli, betiko merkatu zaharra. Historia luzea, jaki gozoak, mota guztietako dendak eta erosgaiak, jatetxeak eta kafetegiak. Sopa on bat edo korvapuusti gozoa kafearekin hartzeko leku aproposa. Orain obretan dago barrutik erabat berritzeko. Desiratzen berriro zabalik ikusteko.

Leihotik begira (Looking through the window)

Helsinki (Finlandia)

Bazkari arin bat hartzen ari gara Helsinkiko merkatu plaza baten ondoan. Autobusa semaforoan zain. Oinezkoak gure leiho aurretik pasatzen dira. Horiek guztiak paratzen dira gure leihoaren aurrean.

Pentsamenduetan murgilduta (Thinking)

Helsinki (Finlandia)

Buruan dugunari buelta asko eman ohi diogu. Kalean goazela nahikoa dugu lurrera begiratzea. Begiratu bai, baina ikusi ez bait dugu egiten.

Helsinki bor-borrean (Boiling Helsinki)

Helsinki (Finlandia)

Rautatientori da Helsinkiko erdiguneko plaza nagusia. Inguruan tren geltokia, antzerkilekua eta beste zenbait negozio eta denda. Autobusen eta tranbien geltokia da ere. Bor-bor dago Helsinki inguru honetan.

Harrizko estatuak (Stone statues)

Helsinki (Finlandia)

Estatua hauek tren geltokiko nagusiko argiak eusten eman dute mende bat baino gehiago. Jendetza ibiltzen da bere behetik kasu egin gabe. Baina hobe esanda haien begiradapean, zaintzapean, dabiltza.

Udaberri egun eguzkitsua Helsinkin (Sunny Spring day in Helsinki)

Helsinki (Finlandia)

Helsinkiko erdigunea udaberri hasierako egun eguzkitsu batean. Zinemak, jatetxeak, autobusak, kale zabalak, eraikuntza ez hain politak. Denek dute lekutxo bihotzean.

Bryan hemen egona da (Bryan was here)

Helsinki (Finlandia)

Bryan Adams hemen ere egona da. Europa iparralde hotzean dago Finlandia, baina rockaren leku beroenetakoa izango da. Eurovisionen rock abesti batek irabazi zuen aldi bakanetakoa, Finlandiako Lordi taldearena izango zen. Klima aldaketa honetan ere nabari al da?

Kontrol dorrea (Control tower)

Helsinki2015_47

Jendez husten doan kalea (Street emptying of people)

Helsinki2015_46

Ilunabarra (Dusk)

Helsinki2015_45a

Kale iluna (Dark street)

Helsinki2015_45

Tranbia geltokia (Tram stop)

Helsinki2015_44

Helsinkiko kale nagusia arratsaldez (Main street in Helsinki at evening)

Helsinki2015_43

Gari alea (Wheat bean)

Helsinki2015_42

Arratsalde eguzkitsu bat portuan (A sunny afternoon in a harbour)

Helsinki2015_41

Mutikoa bakarrik jolasten (Boy playing alone)

Helsinki2015_40