Elurretako hontza (Snow owl)

Helsinki (Finlandia)

Elurretako hontzak behar du kolore argiak izan paisai zurituetan bere burua ezkutatu ahal izateko. Bestela ez du jatekorik aurkituko. Saguek eta bestelako harrapakinek erraz ikusi eta izkin egingo liokete.

Orkatza eta tigrearen drama (Drama of the deer and the tiger)

Helsinki (Finlandia)

Orkatza ihesean eta tigrea segika, bizitzearen alde gogorraren irudia da. Batak jan bila dago biziraun behar duelako. Besteak heriotzari izkin egin nahi dio, oraindik eginbehar garrantzitsuak bait ditu, hala nola, ugaltzea edo bere kumeak zaintzea.

Elurretako tigrea (Snow tiger)

Helsinki (Finlandia)

Indar osoz egiten du salto tigre poteretsuak. Zerk eramango du hala jokatzera?

Orkatzaren deia (Call of the small deer)

Helsinki (Finlandia)

Deiadar erdian izoztua gelditu da orkatz hau. Ariko al zen familiakideak deitzen? Ordez, bikote bila ariko al zen?

Otso lotsatia (Shy bear)

Helsinki (Finlandia)

Begirada lotsatia dauka plantigrado erraldoi honek. Momentu intimo batean harrapatuko genuen. Bazkaria jateko prest edo lotara joateko garaian.

Hartza eta fokaren drama (Drama of the bear and the seal)

Helsinki (Finlandia)

Bizitzearen drama antzeztea nahi dute museo honetan. Aktore asko eta ederrak lortu dituzte bere antzezpenerako. Natura hilaren dotorezia baliatu dute imagina ikusgarriak sortzeko.

Bisontea eta otsoa (Bison and wolf)

Helsinki (Finlandia)

Bi animali handi, bata bestearen kontra eginez. Batak ihes egin nahi du, besteak hura harrapatu eta jan. Ez dira lagun onak bihurtuko, ez. Biak dira naturak sortutako izaki ederrenetariko bi, bakoitza bere moduean zoragarria dena.

Errinozero ileduna (Hairy rhino)

Helsinki (Finlandia)

Zer da hau errinozero ileluze bat? Irudimenari aurre hartzen diete animaliok.

Altzearen deiadarra (Call of a moose)

Helsinki (Finlandia)

Altzea iluntasunean murgilduta dago. Ez al dago deiadar bat egiteko prest? Hau bezalako museotako animaliak oraindik bizirik dirauetela ematen du.

Mamuta argi jolas artean (Mamut in light games)

Helsinki (Finlandia)

Islada eta argi jolas artean murgilduta dago museoko animali erraldoi hau. Garaiotan belardi erdi izoztuetan zehar ibiliko zen aske. Animali ikaragarria izango zen ikusteko eta beldurgarria bere ondoan egoteko.

Elur oreinaren erretratua (Portrait of a reindeer)

Helsinki (Finlandia)

Lehen ikusitako lehoiaren bestelako animalia da hau. Hanka fina eta luzeak ditu. Burua adarrekin jantzia du eta begi handiekin ingurunea urduri behatzen du.

Izotzetako lehoia (Ice lion)

Helsinki (Finlandia)

Animalia hau ez da existitzen. Asmatutakoa ere ez da. Desagertutako lehoi mota bat da. Europako iparraldean elurretan bizi izandako lehoia da. Gaur egun arrotz egiten da bizitoki hotzetan bizi deneko horrelako katu erraldoitan pentsatzea, baina ez da beti horrela izan.

Itsasuntzi baten kontrol gela (Control room of a ship)

Helsinki (Finlandia)

Ezer ez da txikia itsasuntzi mota hauetan. Ibilgailu osoa kontrolatzeko zentrua, goikaldean dauka. Bertan inguruak beha daitezke, arriskuak azkar aurkitu ahal izateko.

Itsasoetako erraldoia (Giat of the seas)

Helsinki (Finlandia)

Itsasoa erraz zeharkatzen dute itsasoetako erraldoi hauek. Ez diete beldurrik Neptunoren apetei. Errespetua bai izan behar diote. Haserratzen denean, bera bait da nagusi eta ez da egongo aurre egingo dionik.

Larrialdietarako bi untzi (Two emergency boats)

Helsinki (Finlandia)

Itsasuntzi erraldoiak, solairu ugari, logela handi eta txikiak eta, badaezpadako egoera batetarako, larrialdietarako txalupak baditu. Dena ondo antolatuta dago, bidaiariek egonaldi polita eduki dezaten eta langileek erraz egin dezaten beraien eginbeharra.

Islada luzea (Long reflection)

Helsinki (Finlandia)

Eguzkiak marra zabala eta luzea marraztu du ur gainazalean bere margo argitsuarekin. Arratsaldea bukaerara heltzen den heinean, itzalak luzatu eta belzten dira.

Kolore biziko etxea (House with bright colours)

Helsinki (Finlandia)

Itsas badiak urak lasai ditu gaur eta erdian irlak. Irla hauetan bizitzea aukeratu dutenak badaude. Nahiz eta irla apenas ur mailatik gora hazten den, lekua dago etxe lirain bat eraikitzeko. Zurarekin eraikita dago eta kolore bizitan margotuta ere.

Zerua eta lurraren arteko marra finean (In the thin line between the sky and the earth)

Helsinki (Finlandia)

Apartamentu bloke altuak, lantegien tximini luzeak eta obretako garabi erraldoiak nabarmentzen dira zerumugan. Hiria urrunean galtzen hasten denean, ikusgai dirautenak dira. Besteak zerua eta lurraren marra fin batean ezkutaturik gelditzen dira.

Hara, ze parea! (Look at them!)

Helsinki (Finlandia)

Pertsona pare bat ingurutik agertu dira zerurari begira nengoen bitartean. Nere pentsamenduetatik atera naiz momentu batez eta beraiei begira gelditu egon naiz. Haien bideari eusten diote, niri kasu handirik egin gabe. Ni berriz, haiei begira egon naiz. Zer egingo dute? Nora doaz?

Eguzkiaren argipean (Under the sun light)

Helsinki (Finlandia)

Eguzkiaren argiak gidatzen du badia nabigatzen ari diren untziak. Ez dira lan zailak gaur. Ura leun-leun dago, olaturik ez dira ikusten eta zerua bare dago ere.