Gailur elurtuak (Snowy summits)

Alpeak

Hodei itsasoaren artean ageri dira gailur gutxi batzuk. Garaienek soilik sar dezakete muturra, betiereko eguzkiaren eremuan. Beherago giro iluntzen duen arren, bertan eguzki-argi purua nagusi da.

Alpeak hegazkinetik (Alps from a plane)

Alpeak

Hegazkinaren leihoak bestela ikusteko zaila diren paisaiak ikusten uzten digu. Inpresio handia egiteko moduko ikuspegi aparta daukagu alpeen gainetik hegan egitean. Garai batean oztopo ia gaindiezina zena aisa igarotzen da airean milaka metrotan hegaz eginez.

Hodeiak, harroka eta elurra (Clouds, rocks and snow)

Alpeak

Gailurren ertz zorrotzek argiak eta itzalak banatzen dituzte. Elurra, baina, goi mendi osoan zehar hedatzen da. Hodei xumeek, berriz, harrokazko kolosoak ukitzen eta miazkatzen dituzte.

Aparra, ura eta olatuak (Foam, water and waves)

Isla (Espainia)

Aparra ura eta olatuekin nahasten da. Hemen apar amarauna ur gainazalean nagusi da. Han, berriz, olatu tontorrak irmoki kostaraino bidaiatzen dira, eztanda zuri batean amaitu arte.

Argiluna goian eta behean (Light and shadows above and below)

Isla (Espainia)

Azken errainuek hodeiei gorpuzdura eta bolumen sentsazioa ematen diete. Itzalak dagoeneko nonahi dira ikusgai, paisaian nagusitu dira. Soilik zeruan ikusten da hodeien artetik heltzen den argi zantzuren bat.

Ilargia hodei artean (Moon among clouds)

Isla (Espainia)

Hodeien artean nabarmentzen da ilargiaren aurpegia. Errainuen islada guregana heltzen da behin ur gainazalean isladatu eta gero. Tanten modura isurtzen da argia ur gainera.

Euri hodeiak (Rain clouds)

Isla (Espainia)

Euri hodeiak zeruan nagusitzen hasi dira. Oinarrian ilun, bertikalean hazten dira, dorre zuriak osatu arte. Hezetasuna metatzen ari da eta gutxi behar du kondentsatzeko eta euri modura mara-mara erortzeko. Eguzkia ere ahul ageri da bapore poltsa hauen artetik ikusita.

Hodei bajuak eta olatu erritmikoak (Low clouds and rithmic waves)

Santoña (Espainia)

Hodei bajuak euria askatzen doaz kostaldean zehar mugitzen diren heinean. Hauxe da gure Atlantiar ozeanoak ematen digun erregali handiena. Zoroak eta basoak euritan blaitzen dira egarria asetu arte. Itsasoak bitartean bere joan-etorri ritmikoaz hondartza bustitzen, hezetzen, jarraitzen du.

Olatuen segida (Waves train)

Santoña (Espainia)

Olatuen segidari begira egoteaz ez da bat aspertzen. Hareazko hondoak gutxinaka behera egiten du eta horren eraginez itsasoa aparrez betetzen da hondartzara heltzerako.

Arratsaldea hondartzan (Evening in the beach)

Santoña (Espainia)

Arratsaldea iluntzen ari bada ere, itsasoaren mugimenduak ez dauka etenik. Olatuak behin eta berriro etorri egiten dira, apar batean bukatuz hondartza ondoan. Ur ertzeko harea heze mantentzen da mantso-mantso heltzen den uhinen eraginez. Bitartean, zeruan hodeiek euriaren hurbiltasun betierekoa iradokitzen dute.

Udazken beteko paisaia (Full Autumn landscape)

Santoña (Espainia)

Zerua hodeitsu, itsasoa bare, haizea gogor eta tarteka euriak bustia. Udazkeneko egun betea. Kostaldeko mendi, muino eta hondartzek itsasoa eta hodeien artean itxura ederra agertzen dute. Munduko txoko honek bere xarma osotasunean agertzen du honelako egunetan.

Egun haizetsu eta euritsua (Windy and rainy day)

Santoña (Espainia)

Zeru zabalean hodei zuriak arin bidaiatzen dira haizearen bultzadaren menpe. Beherago lekuko biztanleak jaka lodietan ezkutatzen dituzte aurpegia eta eskuak, haizetik eta euritik babesteko. Harrizko eraikuntzak gogor eusten diote, horrexegatik eraiki bait ziren, lekuko klima gogorra tinko jasateko.

Aireko mendi bidaiariak (Mountains traveling in the air)

Wildhaus (Suitza)

Inguruko mendiak eta basoak argiz hutsik daudela ematen dute zeruko urdin ilun oskarbiaren ondoan. Hala ere, hodei zuriek, aireko mendi bidaiariek, jaso eta igortzen dute eguzkitik argi gehien.

Zuhaitz multzoa argi kontrara (Group of trees against the light)

Wildhaus (Suitza)

Argi kontrara zuhaitz guztiak ilunak eta hotzak dira. Lurretik enborra zuzen altzatzen denean eta abarrek aldeetara armonia osoan erortzean, basoetako jaun guztiek ez dutela alde egin datorkit burura.

Mendi paisai zoragarria (Marvelous mountain view)

Wildhaus (Suitza)

Pinu bakanak mendi belardietan sakabanatuak zeruari eta inguruko menditzarrei begira daudela ematen dute. Zergatik ez lukete ingurua horrela behatu beharko? Zoragarria, liluragarria da lekua.

Parapentelariak (Paragliders)

Waserauen (Suitza)

Parapentelari hauek mendialde honen ikuspegi ezin hobea izan behar dute airean patxadaz mugitzen diren bitartean. Lana ere badute, baina, aire korronteetan nabigatzen eta lurreratzeko lekua bilatzen.

Arrokazko gailur altua (Rocky tall summit)

Waserauen (Suitza)

Arrokaz osatutako mendi erraldoia argi ikus daiteke haranaren bukaeran. Bere goiak elur zuriz apainduak ageri dira. Kolore bereko hodeiak zeru garbian mugitzen dira mendietako gailurrak bere altzoan hartuz.

Harrizko zutabea (Stone column)

Malesco (Italia)

Harrizko zutabea eta gainean metalezko gurutzea monumento ezhoizkoa da, ez da ala? Argi-kontrara, zeru hodeitsuaren aurrean eta arratsaldeko eguzki ahuldupean irudikatua itxura misteriotsua hartzen du.

Gailur izoztua (Frozen summit)

Malesco (Italia)

Udaberrian egon ba gaude. Giroan ere nabari da, baina hemengo mendi gainetan elurra da nagusi oraindik. Kostatzen zaio urtaro sartu berriari garaiera hautetako txokoak epeltzen.

Profilak baino ez ikusgai (Only profiles remain visible)

St. Gallen (Suitza)

Profilak baino ez dira gelditzen ikusgai. Arbolen adarrena, etxeena eta zutoin bakan batzuek han eta hemen.