Zurich (Suitza)
Pinguino taldea lumak zaintzen dago denborapasa. Dagoen lekuan ez dauka bestelako eginbehar askorik eta halako sinplekeriatan eman behar dute denbora.
Eguneko argazki bat
Saas Fee (Suitza)
Elurrak erdi estalita gelditu da etxola. Honegatik ez dago artzairik edo behizainik garai honetan. Beheko haraneko etxaldera bueltatu dira, han jateko gehiago eta hotz gutxiago izango bait dute. Beraien ordez, naturak hartzen du lekuaren jabetza urtaro hotzenean. Landareak aske hazten dira. Piztiak nahieran joan eta etorri egiten dira.