Uraren itxura aldakorra (Changing shape of water)

Wasserauen (Suitza)

Detailean begiratu eta begiratu egin daiteke urari. Inoiz ez da amaituko detaile berrien aurkikuntza. Inoiz ez dio utziko mirari txikiak agertzeari.

Uhinak eta lasterrak (Waves and rapids)

Wasserauen (Suitza)

Ura jeisten da arin errekaren ubidetik. Uhin txikiak eta lasterrak marrazten ditu. Lausoa eta biguna ematen du sarri, baina zorrotza eta gogorra ere izaten da.

Errekasto lasaia (Quiet brook)

St. Gallen (Suitza)

Badabil ura emeki-emeki. Buztinak eta bestelakoak garraiatzen ditu. Errekastoaren alboetatik hartzen du karga eta ilada luzeetan eramango ditu.

Uhin txikiak (Small waves)

St. Gallen (Suitza)

Ura motel darraio bere bideari, beti aldapan behera. Uhin txikiek erakusten dute bere mugimendua. Bidean aurkitzen dituen oztopoen inguruan ibili eta bideari eusten dio.

Adar apurrak (Small branches)

St. Gallen (Suitza)

Korronte ahulak nekez eramango ditu adar apurrak.

Islada apetatsuak (Capricious reflections)

St. Gallen (Suitza)

Ur korrontea ikusezina al da? Ez beti. Uhinek formak irudikatzen dituzte ur gainazalean. Argia iragazten dute modu apetatsuan.

Harea eta isladak (Sand and reflections)

St. Gallen (Suitza)

Errekastoaren zorua harea finezkoa da. Ur gainazala baino leunagoa izango da. Izan ere, uhin txikiek argia iragazten dute. Hari fin eta argiak sortzen dituzte hondoaren kontra.

Itxura ederreko ur-jauzia (Elegant waterfall)

St. Gallen (Suitza)

Ura jausten den bitartean aparretan blaitzen da. Aparrak azkar eta sarri aldatzen du itxuraz. Bere tolesdurek diseinuzko jantzi baten antzera janzten dute. Ur-jauziak itxurra ederra du.

Koreografia kolektiboa (Collective choreography)

St. Gallen (Suitza)

Ura arrapaladan jeisten, gehiago erortzen, ari da. Aparra sortzen du jauzi bakoitzean. Milioika tantatan zatitzen da. Puska bakoitza beste guztiekin hasten da dantzan. Koreografia kolektiboa osatzen dute maldan behera doazen bitartean.

Lurrina (Vapour)

Pfäfers (Suitza)

Harkaitz bik ubidea sortu. Mendi iturri hotzetako ura daroa errekak. Itur beroaren ura errekaren ur hotzarekin nahasten da hemen. Lurrina sortuz.

Arroilaren besarkada (The hugh of the brook)

Pfäfers (Suitza)

Harkaitza urtetan zehar higatuz joan da. Orain harrizko paretek erreka inguratzen dute, iluntasunean kulunkatuz.

Ur lasterra (Brook rapid)

Pfäfers (Suitza)

Zurrunbilotsu doa ura arroan behera. Ur lasterra apar zuriak salatzen du. Lekuaren iluntasunean nabari ageri da.

Erreka bizia (Wild brook)

Pfäfers (Suitza)

Erreka bizia. Haitzuloan barna. Arroilarako bidean. Harriak higatuz. Harriak zizelkatuz. Bere bidean aurrera.

Arroilako erreka (The brook of the gorge)

Pfäfers (Suitza)

Erreka arroilan behera bizi doa. Ur zurixka, mineralez betea eta hotzarekin. Bidean harriak apurtuz, zizelkatuz.

Errekasto (Brook)

Peñaladros20

Errekastoa (The brook)