Elur metatua (Piled snow)

St. Gallen (Suitza)

Ez da bat erraz aspertzen pilatutako elurrak hartu ditzazkeen formak ikusten. Irin zuri-zuria bezala metatzen da geruzatan, behekoa ia ezkutatu arte. Ezkutatu baino edertzen du. Bizi berria ematen die ohiko itxura ezagunei. Ia ezezagun bihurtzen dira.

Pinua eta beste arbola (Pine and other tree)

St. Gallen (Suitza)

Kono perfektua osatzen du zuhaitz honek. Adarrek elurraren pisuarenpean etsi diote. Eroriak izandakoren itxura daukate. Horrek ez dio edertasuna kentzen pinuari. Ondoko laguna, hostoz gabetua urtaro honetan, hobeto eusten dio bere itxura tente eta zabalari.

Errekastoa elur artean (Brook in the snow)

St. Gallen (Suitza)

Errekastoak nekez aurkitzen du lekua bere bideari jarraitzeko. Ezkutaturik gelditu da elur geruza lodi baten azpian. Hala ere, urak ez du erraz amore ematen. Garai hotzenetan ere isurtzen jarraitzen du, beti aldapa behera bilatuz.

Neguaren isiltasuna (Winter silence)

St. Gallen (Suitza)

Basoa ixilik, mututurik, gelditu da negurako. Animalien hotsak itzali dira. Txorien txioak eta kantak faltan botatzen dira. Nahikoa lana daukate gaixoek, egunerako jana aurkitzen eta hotzetik babesten.

Jaka zuridun jaun ederra (Elegant lord with white jacket)

St. Gallen (Suitza)

Basoko jaun eder bat aurkitu nuen. Altua zen arbola bat bezala. Zabala zen zuhaitz bat beste. Biluzik zegoen, bere janzkera berde xamurra pertxenta falta zuen. Baina, jaka lodia zeraman. Jaka zuri bat neguko hotzenean janzteko.

Arbolak adarrak okerrak ditu (Crooked branches)

St. Gallen (Suitza)

Luze, labur. Zuzen, oker. Gora, behera. Zeharka ere hazten dira enborrak eta adarrak. Hostoen ordez elurrezko estalkia darabil gaur. Gaueko hotzak eta inguruko hodeiek utzitako oparia.

Erruzko elur pilak (Mounts of snow)

St. Gallen (Suitza)

Elurra erruz pilatu da. Seinale da neguaren erdian gaudela eta bere gogorrenean heldua dela. Edertasuna gorenean dago ere. Elur pilek dena estaltzen dute paisaia berdinduz eta leunduz. Zuhaitzen adarrak substantzia zuriarekin apainduak daude. Itxura zoragarria eduki ere.

Arbola bizigarri (Stimulant tree)

St. Gallen (Suitza)

Aldapan hazi da arbola eder bat. Ez du basorik osatuko baina zelaiari eta bertako izakiei bizigarri suertatuko zaie bere presentzia. Itzala emango die. Sustraiek jakiak erakarriko dituzte.

Egurrezko bi erraldoi (Two wood giants)

Engelberg (Suitza)

Egurrezko bi erraldoiak lanbroaren kontrara argi nabari dira. Ikusten den gauza bakarra da. Beste dena lausotuta utzi du hotzaren urtaroak.

Arbola ilada (Tree line)

Engelberg (Suitza)

Arbola ilada bat apenas nabari da elur hotza eta lanbro hezearen artean. Negu bete-beteko giroa dago.

Forma luzeak (Long shapes)

Gais (Suitza)

Paisaia ez da argi ikusten gure garraiobideak, trenak, abiadura bizian doanean. Detaileak lausotu egiten dira. Formak luzatu egiten dira.

Arbolak neguan (Trees in Winter)

Lehmen (Suitza)

Pinu eta izeiek zaintzen dute basoa udazken eta neguan. Beste arbolak, berriz, erdi-lotan egoten dira egunak laburrak eta hotzak diren bitartean. Elurrari ere ez diete beldurrik.

Adar korapiloa (Branches)

Appenzell (Suitza)

Arbolek mantentzen dute hosto gutxi batzuk, apaindura modura ez bada ere. Apenas mantentzen dira egoera oreka delikatu honetan haizeak balantzaka darabilen bitartean.

Tolesdurak, goroldioak eta likenak (Folds, moss and lichen)

St. Gallen (Suitza)

Goroldioek eta likenek estaltzen dute arbolaren azala hein handi batean. Hurbiletik begiratuz gero, tolesdura amaigabeak ere ikusten dira. Bizitakoaren aztarnak gordetzen dituen azala da.

Azal garratza eta lodia (Tough and thick skin)

St. Gallen (Suitza)

Arbolaren azal garratza urteen poderioz loditzen eta hazten da. Enborra eta bere jaki-bideak zaindu behar ditu eguraldiaren gorabeheretatik, hala nola animalien erasoetatik.

Arbola zutoinak (Tree trunks)

Wasserauen (Suitza)

Ebaki zuhaixka eta enbor puxka bat gelditu da lekuko gisa. Belardiko azala urratua gelditu da abereen mesedean. Bazka errazago eta gehiago aurki dezaten eginda dagoela ematen bait du.

Arbola gaztea (Young tree)

Wasserauen (Suitza)

Arbola gazteak kide zaharragoen laguntza edo leiha sentituko du? Inguruko zuhaitzek bidelagun izango ditu edo etsai. Jakingo bagenu, natura ulertzen aurrerapauso handia egingo genuke.

Taldean (In group)

Mörschwil (Suitza)

Bakarka edo taldean, itzalpetara jotzen dute behiek. Udaberriko eguzkiak dagoeneko izerdia aterarazi eta ederki berotzen du.

Arbola udaberri hostoekin (Tree with Spring leaves)

Mörschwil (Suitza)

Udaberri garaia indar osoz heldu da. Hostoek adarrak jantzi dituzte eta txoriak patxadatsu hartzen dute atseden. Laster, baina, jana bilatzeari berrekin beharko dio. Garai oparoetan ere urdaila bete behar da.

Adarrak belztutak (Darkened branches)

St. Gallen (Suitza)

Zeruaren argiak adarrak belzten ditu. Zeruaren kontra ikusten dira arbolaren puntak. Argi-kontrara ikusi ere.