Iluntasunetik agertutako arraina (The fish came from the darkness)

Konstanz (Alemania)

Lekuaren iluntasunetik arrain misteriotsu bat agertu da. Aho zabalik begiratzen gaitu eta gu, eraberean, bere agertzearekin

Izakera markatuko arraina (Fish with personality)

Konstanz (Alemania)

Begiak eta ahoa handiak ditu. Zimurdura zabalak ere. Arrainak izakera indartsua erakusten du.

Marmoka malgua eta biguna (Flexible and soft jellyfish)

Konstanz (Alemania)

Izaki biguna eta malgua uraren korronteek eramana mugitzen da. Animalia dela ahaztea erraza da oso.

Marmokak, argizko izakiak (Jellyfishes, light beings)

Konstanz (Alemania)

Marmokok mamu itxura dute. Argizko izaki magiko eta misteriotsuak uretan mugitzen dira astiro bere arro finak erbiliz.

Itsas izarraren intimitatea (Intimacy of a star fish)

Konstanz (Alemania)

Azpitik ikusita itsas izarrak itxura erabat desberdina du. Gorputza baduela nabari da. Lerro ilunetan elkartutako bentosak nabari dira. Horiei esker lotzen da irmo itsas hondoko harrietara eta pixkanaka ibiltzen da horiei atxikita.

Izkira gorri-gorria (Intense red coloured shrimp)

Konstanz (Alemania)

Izkira gorri-gorri honek ia-ia begietan mina ematen du. Hain da kolore distiratsua. Ez du ezkutatzeko behar handirik ikusiko animaliak.

Karramarro gorria harri artean (The red crab in the stones)

Konstanz (Alemania)

Karramarro gorri txikia harri artetik agertzen da, azkar ingurura begiratu bat ematera. Bueltan bere ezkutalekura sartu da, ez bait du inguruan arduratuko duenik somatu. Beranduago kenduko ditu nagiak eta aterako da janari bila hasteko.

Itsas izar zapala (Flat star fish)

Konstanz (Alemania)

Itsas izarra zapal-zapal itsatsi da urazpiko arrokara eta bertan itxaroan egoten da jatekoa noiz hurbilduko zain.

Itsas trikua eta bere arantzak (A sea urchin and its spikes)

Konstanz (Alemania)

Itsas trikuak arantza luze eta zorrotzak darabil erasotzaileegandik defendatzeko. Estrategia egokia izan beharko du, animali hau aintzinatik populatzen bait ditu Lurreko itsaso eta ozeanoak.

Bi itsas izar (Two starfishes)

Konstanz (Alemania)

Bi itsas izar elkarren ondoan daude. Kolore biziko animali hauek harrietan itsatsita ematen dute bizitza. Bizirik daudela sinistea zaila izaten da batzutan. Baina badaude. Jan, mugitu eta ugaltzen dira. Animaliek egiten duten tankerara.

Karramarroak xelebreak dira (Crabs are funny)

Konstanz (Alemania)

Karramarroak itxura berezia dauka: Azal gogorra, begi txikiak, beso indartsuak eta ibiltzeko modu xelebreetan xelebreena dauka.

Arrain bat atsedenean (A fish at rest)

Konstanz (Alemania)

Atsedena hartu igeri ibiltzetik eta momentu batez egon. Animalia horixe bera egiten ari dela ematen du. Azken finean, ez du janari bila etengabe ibili behar eta ez du harrapariengandik ihesean aritu behar. Astia dauka honelako tarteez goxatzeko. Iruditzen zait naturan libre bizitzearen alde hauek ez dituela faltan botako.

Arrainaren begirada (Look of a fish)

Konstanz (Alemania)

Arrain bat guri begira gelditu da. Gure gogoetez ariko al da hausnartzen? Zainduko al du ezer menazagarri ez dugula egiten? Animaliok ez dirudite honelako pentsamodeak izateko kapazak, baina batek daki? Inor galdetu ahal izan die?

Argi-ilunetan igerian (Swimming between shadows)

Konstanz (Alemania)

Akuario baten urontziaren argi eta itzalen artean igeri egiten dute arrain hauek. Bere bizitoki naturaletan eguzki argia ez zuten bere indar osoarekin jasoko. Berezkoa dute, ziurrenik, honelako egoeratan bizitzea.

Arrain multzoa (Fish group)

Konstanz (Alemania)

Arrain multzo honetan lasaitasuna da nagusi. Ohitutak daude bata bestearen ondoan egotera eta denak kristal baten bestaldeko izaki arraroei so daude.

Arraina bere bizitokian (A fish in its pond)

Konstanz (Alemania)

Arrain bat bere bizitokian dabil hara eta hona. Lekua arrunta iruditzen zaio, pareten artean bilduta dagoela konturatzen den arte. Gainera, paretetako bat beirazkoa da eta hormaren beste aldean gizakiak, bata bestearen atzetik, agertzen dira, atseden gabe. Eskerrak gauez beraien etxera doazela eta gu lasaitasun pixka bat izan dezakegula.

Arrain berezia (Special fish)

Konstanz (Alemania)

Hara! Zer animalia mota da hau? Marrazoa ematen du, baina biboteak dauzka! Eskerrak ematekoa da, honelako arrainak ikusi ahal izatea. Bestela, lehorreko pertsonok ez genituzke inoiz honelako izakirik ikusiko.

Arrainei begira (Watching the fishes)

Konstanz (Alemania)

Arrain talde hau ondo konpontzera behartuta dago akuario barruan bizi behar badute. Honi esker ikus ditzazkegu mota desberdinetako animaliak gure etxe ondoan. Baina gustatuko al zaie elkarrekin egotea? Itsasoan aske bizi ezkero ere osatuko al zuten taldea?

Urazpiko garezurra (Under water skull)

Konstanz (Alemania)

Zer egiten du mendi ahuntz baten garezurrak urazpian akuario batean? Apaintzeko beharrak puntu honetaraino eramaten ditu lekuko arduradunak. Arrainek behintzat ez dute arazo izango berarekin. Ezkutaleku edo atsedenleku berri bat besterik ez da.

Ura eta hosto lehorrak (Water and dry leaves)

Freiburg (Alemania)

Ura eta udazkeneko hosto lehorrak uztartzen dira hemen. Arboletatik eroritako hostoak nonahi ageri dira: uretan, lurrean eta lurrean ez dena. Errekak ura ekartzen du putzura eta flotatzen gelditu diren hostoak hemendik hara darabiltza.