Helsinki (Finlandia)
Kate mardula moila indartsuari lotua behar du. Lan garrantzitsua egiteko diseinatuta badago ere, edertasunari ez dio uko egin beharrik. Kolore hori biziak dotoretasuna ematen dio.
Eguneko argazki bat
Konstanz (Alemania)
Noriaren eskeletua ikusten da. Bere mugimenduak jarraitu daitezke. Makina erraldoiak aidean hegaldi kontrolatu batean garraiatu bitartean, metalezko beso eta eraztun erraldoiak lanean daude. Geldo baina etengabe biratzen dute. Begirada urrunera zuzentzearekin batera beste mirari txiki bat ikusten da. Inguruek indar berria hartu dute.
Konstanz (Alemania)
Hurbiletik arrain bat ikustea ez da ohizkoa. Ur elementuak guretzat duen arrotztasuna, arrainei ere luzatzen da. Akuario batean oztopo honi gailentzen zaio beirazko xafla bat jarriz gure eguratsa eta arrainen ur masaren artean. Elkarri hurbiltzen gatzaio eta elkar behatzen dugu. Arrotztasuna harridurarekin ordezkatzen da.
Konstanz (Alemania)
Erakustoki bat da akuarioa eta arrainak erakusgaiak dira. Protagonista sentitzeko arrazoi guztiak dituzte. Baina batek galdetzen dio bere buruari kartzelaratuak ez ote diren sentituko. Gustatuko al zaio marrazo handi bati kutxa ilun batean bizitzea? Zaila da horrelakorik sinestea.
Konstanz (Alemania)
Bi arrain txiki igeri egiten dute urontzi erraldoi batetan. Hegatzei eta buztanei arinki eraginez doaz aurrera eta atzera. Janaria bilatuko dute. Harrapariei ihes egiten diete. Eta bereziki pareta gardeneko bestaldeko izaki erraldoiak zaintzen dituzte. Horien beldur izateko arrazoi osoa dute, beraiengandik etortzen bait zaizkie arazo handienak.