Ateko atso zaharra (Old woman in the door)

Teufen (Suitza)

Atso zaharrak zaintzen du sarrera. Sorgina edo amona goxoa den ez du inporta. Katua alboan dauka eta txoriek buruko zapian paratu zaizkio. Koloretsuak dauzka jantziak eta ateko giltzan gerrian.

Lera ta kotoizko elurra (Sledge and cotton snow)

Somma Lombardo (Italia)

Elurretarako trineoa, garai batekoa, kotoizko elurraren gainean. Horrela agertzen da herrixka baten denda txiki batean.

Aldarea elizkizunerako prest (Altar ready for service)

Cardano (Italia)

Elizako aldarea prest dago elizkizunerako jantziak soinean daramtzalarik. Harri mota nobleez egina dago eta irudi aberatsak zizelkatuak ditu. Tokiko fededunak zerbitzatzeko zain dago.

Irudi erlijiosoa ate gainean (Religious picture over a door)

Santa Maria Maggiore (Italia)

Irudi erlijiosoak etxe baten atea apaintzen du, etxerako eta bertan bizi direnentzat babesa bilatu nahiean edo.

Sinboloak (Symbols)

Santa Maria Maggiore (Italia)

Olibondo adarrak bakea sinbolizatzen du. Kandelak, berriz, iragankortasuna gogorarazten digu. Gure bizitza eta gure jarduera osoak direla esateko, egon behar duten elementu ezinbestekoak.

Armarri txikia (Small coat of arms)

Santa Maria Maggiore (Italia)

Armarri polita eta koloretsua. Historia txiki bat kontatzen ari da hemen. Familia batena, eliza batena eta herri batena ere.

Elizako bankua (Seat of a church)

Santa Maria Maggiore (Italia)

Eseri edo belaunikatu egiten da hemen jende fededuna, apaizak zer esateko duen entzuten duen bitartean. Egitura xumea baina sendoa, makina bat belaun eta ipurdiri eusteari egokituak eta, zihurrenik, ohitua ere.

Gurtzeko lekua (Place for veneration)

Santa Maria Maggiore (Italia)

Gurtzeko eta otoitz egiteko zentruak dira elizak. Santuz beterik, bakoitzak aukera dezake nori eskeini bere otoitzak eta nori erregutu bizitzako aldapak lausotzeko.

Inskripziodun eserlekuak (Seats with carvings)

Santa Maria Maggiore (Italia)

Elizetako zurezko eserleku mardul hauek fededunak eta bisitariak jasotzen ematen dute denbora luzea. Tartean, inskripzio eta zizelkadura ederrak jaso izan dute

Historiadun eserlekuak (Seats with history)

Santa Maria Maggiore (Italia)

Eserleku hauek urteetan zehar jaso dituzte fededunak. Bitartean, inguruaren eta elizaren historia zati bat gordetzen dute.

Xumea baina simetrikoa (Simple but symmetric)

Malesco (Italia)

Etxebizitzak altueran jarriak dira, solairu bakoitzak leiho bana agertzen duelarik. Simetria polita da, bestela itxura xumea duen eraikuntza honentzat.

Ate itxia eta leiho itsua (Closed door and blind window)

Malesco (Italia)

Ate itxia eta leiho itsua kaleari bizkarra ematen ari direla ematen dute. Barruan barrukoa eta kanpoan kanpokoa, gauza bakoitza bere lekuan.

Zaharra baina dotorea (Old but elegant)

Malesco (Italia)

Sarrera zaintzen urteak eman dituela nabari zaio egurrezko ate lirainari. Zahartasunak, baina, dotorezia ez dio kendu.

Harrizko zutabea (Stone column)

Malesco (Italia)

Harrizko zutabea eta gainean metalezko gurutzea monumento ezhoizkoa da, ez da ala? Argi-kontrara, zeru hodeitsuaren aurrean eta arratsaldeko eguzki ahuldupean irudikatua itxura misteriotsua hartzen du.

Tapizdun aldarea (Altar with rug)

Malesco (Italia)

Aldarea egoki dago apaindua ehundutako tapizekin. Aurrean jarritako kandelak argi goxoa ematen dio inguruari. Berez ederra diren elementuak gehiago edertzen ditu.

Negu parterako apaingarria (Winter decoration)

St. Gallen (Suitza)

Apaingarri bat negu parterako, udazkenean jasotako adarrekin eta pinaburuekin egina. Tonu epelak detaile argiekin nahastua. Kanpoan, berriz, garaiko elur zuria atzematen da.

Neskato txirularia (Flute player woman)

St. Gallen (Suitza)

Txirula jotzen ari den neskatxa izoztuta gelditu zen iturri gainean. Etengabe joaz, ura edatera hurtiltzen direnentzat eta txori egarberentzat.

Ilunantzea (Darkness)

St. Gallen (Suitza)

Leihoa estua eta altua, katedrale neogotiko batean. Elegantea eta fina. Argi kontrastea sortzen du kanpoko argia eta barneko ilunantzea. 

Organo aberatsa (Rich organ)

St. Gallen (Suitza)

Tutu zabal luzeak sabaiarantz luzatuz. Metala eta zura nahastutako diseinu galantaduna. Hornidurak urre kolorean. Organo aberatsa katedrale aberats baterako. 

Eliz organoa (Church organ)

St. Gallen (Suitza)

Organo handia elizaren goietan jarria, soinua leku guztietara heda dadin, bere handitasuna leku guztietatik ikus dadin.