Elurretako hontza (Snow owl)

Helsinki (Finlandia)

Elurretako hontzak behar du kolore argiak izan paisai zurituetan bere burua ezkutatu ahal izateko. Bestela ez du jatekorik aurkituko. Saguek eta bestelako harrapakinek erraz ikusi eta izkin egingo liokete.

Orkatza eta tigrearen drama (Drama of the deer and the tiger)

Helsinki (Finlandia)

Orkatza ihesean eta tigrea segika, bizitzearen alde gogorraren irudia da. Batak jan bila dago biziraun behar duelako. Besteak heriotzari izkin egin nahi dio, oraindik eginbehar garrantzitsuak bait ditu, hala nola, ugaltzea edo bere kumeak zaintzea.

Elurretako tigrea (Snow tiger)

Helsinki (Finlandia)

Indar osoz egiten du salto tigre poteretsuak. Zerk eramango du hala jokatzera?

Orkatzaren deia (Call of the small deer)

Helsinki (Finlandia)

Deiadar erdian izoztua gelditu da orkatz hau. Ariko al zen familiakideak deitzen? Ordez, bikote bila ariko al zen?

Otso lotsatia (Shy bear)

Helsinki (Finlandia)

Begirada lotsatia dauka plantigrado erraldoi honek. Momentu intimo batean harrapatuko genuen. Bazkaria jateko prest edo lotara joateko garaian.

Hartza eta fokaren drama (Drama of the bear and the seal)

Helsinki (Finlandia)

Bizitzearen drama antzeztea nahi dute museo honetan. Aktore asko eta ederrak lortu dituzte bere antzezpenerako. Natura hilaren dotorezia baliatu dute imagina ikusgarriak sortzeko.

Bisontea eta otsoa (Bison and wolf)

Helsinki (Finlandia)

Bi animali handi, bata bestearen kontra eginez. Batak ihes egin nahi du, besteak hura harrapatu eta jan. Ez dira lagun onak bihurtuko, ez. Biak dira naturak sortutako izaki ederrenetariko bi, bakoitza bere moduean zoragarria dena.

Errinozero ileduna (Hairy rhino)

Helsinki (Finlandia)

Zer da hau errinozero ileluze bat? Irudimenari aurre hartzen diete animaliok.

Altzearen deiadarra (Call of a moose)

Helsinki (Finlandia)

Altzea iluntasunean murgilduta dago. Ez al dago deiadar bat egiteko prest? Hau bezalako museotako animaliak oraindik bizirik dirauetela ematen du.

Mamuta argi jolas artean (Mamut in light games)

Helsinki (Finlandia)

Islada eta argi jolas artean murgilduta dago museoko animali erraldoi hau. Garaiotan belardi erdi izoztuetan zehar ibiliko zen aske. Animali ikaragarria izango zen ikusteko eta beldurgarria bere ondoan egoteko.

Ehiza (Hunt)

Helsinki (Finlandia)

Harrapakariek harrapakinak ehizatzen dituzte. Harrapakinek harrapariengandik ihes egiten dute. Hori da benetazko bizitza naturan. Gure bizitzaren metafora bat ere bada. Izan ere, ez gara gure animali iraganatik erabat aldendu, ezta aldenduko ere…

Elur oreinaren erretratua (Portrait of a reindeer)

Helsinki (Finlandia)

Lehen ikusitako lehoiaren bestelako animalia da hau. Hanka fina eta luzeak ditu. Burua adarrekin jantzia du eta begi handiekin ingurunea urduri behatzen du.

Izotzetako lehoia (Ice lion)

Helsinki (Finlandia)

Animalia hau ez da existitzen. Asmatutakoa ere ez da. Desagertutako lehoi mota bat da. Europako iparraldean elurretan bizi izandako lehoia da. Gaur egun arrotz egiten da bizitoki hotzetan bizi deneko horrelako katu erraldoitan pentsatzea, baina ez da beti horrela izan.

Saguak eta kamioiak (Mouses and camions)

Helsinki (Finlandia)

Saguak aauto polita aurkitu du jostailu bilduman. Festa batera joateko al da? Lagunarekin oporretan joan nahiko du? Jostailuen museoak ez dira inoiz aspergarriak, ume zein helduentzako.

Zurezko panpin dotoreak (Elegant wooden dolls)

Helsinki (Finlandia)

Egurrezko panpin multzo honek ospakizunetarako jantzi bereziak daramatzate. Edozein momentutan dantzan hasi behar direla ematen du. Zer dantzatuko dute? Abestuko al dute?

Ipuintxoa (A small tale)

Helsinki (Finlandia)

Ipuin bat kontatuko dizut. Eseri eta adi entzun. Bazen behin, urruneko baso batean, etxe txiki bat eta bertan hartz nimino bat bizi zen. Bere mahaitxoan esne katilu batetik edaten ari zen. Basoko fruitu goxoenak non aurkituko zituen pentsatzen ari zen. Saskia hartu eta hara abiatu zen… Bien bitartean, beste hartz kumea bere ametsetan murgildua zen, bera ere basoko fruituen bila zihoala.

Txoritxo batek esana (A small bird said to me)

Helsinki (Finlandia)

Txoritxo batek esan dit…, badela museo txiki eta polit bat jostailu ederrez josia. Umeen eta nagusien gozamena piztu eta aseko duena.

Elurrez estalitako eskultura (Sculpture covered in snow)

Appenzell (Suitza)

Harri puska hau eskultura da aldi berean. Elurrez erdi estalia dago. Nabari da mendialdeko herri honetan neguak gogorrak direla, baina kulturarako lekua gordetzen dute ere.

Inurri kontrabaxujolea (Contrabass player ant)

Flims (Suitza)

Inurriak kontrabaxoa jotzen badu, jazza egiteko izango al da?

Sugea berezia da (Snake is special)

St. Gallen (Suitza)

Sugeak maitatuak eta gorrotatuak izan dira. Garai bakoitzak eta kultur bakoitzak modu batera ikusia du eta batzuen munstroa besteen zaindaria da. Animalia mota berezia da.