Mendiko ikuspegia (Mountain view)

Kronberg (Suitza)

Malda gogorrak, belar erreak, elurra, haizea. Hauek dira neguan goi gailur batean aurkitu daitezken elementuak. Beste zeozer ere badago: inguruetako ikuspegi paregabe bat.

Mangostak epeltasun bila (Mongoose looking for warmth)

Bad Soden (Alemania)

Mangosta talde bat argiaren azpian elkartu da. Eguna hotz moduan esnatu da eta animaliok nozitzen dute tenperatura baxua eta hezetasun altua. Europa erdialdea urrun dago beraien jatorrizko bizilekutik eta ez dira baldintza hauetara erabat egokituak egongo. Are gehiago udazken berantiarra izanda.

Urtaro hotzaz gozatzen (Enjoying the cold season)

St. Gallen (Suitza)

Lau pertsonatako talde batek erabaki du arratsaldean etxetik kanpora egotea. Jaka beroak jantzi, burua ongi babestu, zapata sendoak eta galtzerdi beroekin babestu oinak eta irten dira kalera. Metatutako elurrak ez ditu kikiltzen. Aire freskoak birikak betetzen dizkie eta barruak garbitzen ditu. Urtaro hotzak ere badauka zer eskaini.

Igande goiz hotz bateko ibilaldia (Walk in a cold Sunday morning)

St. Gallen (Suitza)

Negu giroa egonda ere, igande goiza aproposa da ibiltzera edo korrika egitera irtetzeko. Naturan egoteak birikiak zabaltzen ditu eta burua arintzen du.

Gordailu erdiko etxetxoa (Small house in the middle of the reservoir)

St. Gallen (Suitza)

Ur gordailua desagertu da izotz geruza fin baten azpian. Soilik erdian eraikitatko eraikuntza txikia ikusten da, azpietan dagoen ur masaren indikatzaile bezala. Aintzira da, ur iturri baino, negu garaiko tarte hezeetan bereziki. Inguruko naturarekin bat egin du, landare eta animali santuario txikia sortzeko.

Udazkeneko kolore arreak (Earthy colours of Autumn)

Lehmen (Suitza)

Kolore arreak nagusi dira udazkenean. Belarraren berdea baino ez da gelditzen udaberriko kolore festatik. Sastraka gehienak adar hutsak dituzte eta pinudien berde sakonak ez du kolore sorta apenas alaitzen.

Hurbileko larreak eta urruneko haitzak (The fields nearby and the far away summits)

Lehmen (Suitza)

Larreak, basoa eta haitzak. Segidak markatzen du baserri eremutiko baso basatietara igarotzea. Hurbileko muino lausoak ezagunak egiten zaizkigu, urruneko mendi malkartsuak arriskuz eta izaki ezezagunez beteak ematen dute.

Hotzak uzkurtuta ibilian (Walking in the cold)

Cardano (Italia)

Gizona bakarrik doa bere bidean aurrera. Burua behera eta eskuak sakelean hotzak uzkurtuta dabil.

Hotzik ez al da? (Is not feeling cold?)

Biel (Suitza)

Garairako, abendu hasiera, ez da arraroa jendea jaka lodiak jantzita ikustea. Tertulia kalean egitea sinesgaitzagoa egiten da. Eguzkiaren berotasunak, baina, laguntzen du eta pareko su koskorrak gorputzak zeozer berotuko ditu.

Gabon azoka (Christmas market)

Biel (Suitza)

Gabon azoka txikia baina itxurosoa. Jende askorekin. Haur eta nagusi. Denek jaka beroa soinean dutela.

Behelaino ibaia (Fog river)

Sarganserland (Suitza)

Gailurrean eguzkiak jotzen bazuen ere, bailara ilun dago eta behelainoaz estalita. Irudi polita. Pena funikularraren leihoak pixkat lausotzen duen. 

Kale festa bat (Outdoor feast)

Kale festa bat (Outdoor feast)

Colmar (Frantzia, France)

Azokan janaria, ardo beroa eta Gabonak edonon aurki daitezke. Jende mordoa biltzen da hotzaz ondo babesturik egun pasa bero eta goxoa izatera.