Risipass (Suitza)
Negua da eta elurrak, izotzak eta haizeak elkar egiten dute mendilerroaren gainan. Mendialdea da eta gailurrak harrizkoak dira. Hodeietatik hurbil daude eta gure eguneroko esperientzietatik urrun.
Eguneko argazki bat
Risipass (Suitza)
Negua da eta elurrak, izotzak eta haizeak elkar egiten dute mendilerroaren gainan. Mendialdea da eta gailurrak harrizkoak dira. Hodeietatik hurbil daude eta gure eguneroko esperientzietatik urrun.
St. Gallen (Suitza)
Gausentia heldu da bere koloreekin eta bere iluntasunarekin. Eguzkiak gaur opari txikia egin digu. Hori, more eta laranja batu zaizkie zeruaren urdinari modu ikusgarrian.
Kronberg (Suitza)
Elurrak basoek utzitako hutsuneak betetzen ditu, alfonbra zuri zabal bat sortzeraino. Orografiaren igoerak eta jaitsierak jarraitzen ditu estalki hotzak.
Kronberg (Suitza)
Zorua lehor eta hotz dago gailurrean. Haizeak elurra eraman du eta izotzak ez du nahikoa hezetasun lurra busti eta bigun manten dadin. Gogor eta harri koskorrekin betea dago.
Kronberg (Suitza)
Mendialdea da. Negua da. Elurra edonon dago. Alfonbra zuri luze eta mardul batek bezala estaltzen ditu zelaiak. Basoen inguruetaraino heltzen da ur zuria. Hor gelditzen da aurrera joateko ezinean.
Kronberg (Suitza)
Malda gogorrak, belar erreak, elurra, haizea. Hauek dira neguan goi gailur batean aurkitu daitezken elementuak. Beste zeozer ere badago: inguruetako ikuspegi paregabe bat.
Kronberg (Suitza)
Mendiko etxean ez da falta salda beroa eta plater goxoa. Horretara goaz gu orain. Gorputzari kanpoko hotza ahazten lagunduko diogu mahaiaren bueltan eseriz.
Kronberg (Suitza)
Elurra edonon ageri da mendialdean. Negua hotz joan delaren seinalea da. Harria eta izotzaren eremua da.
Kronberg (Suitza)
Malda aldapatsuetan gora igotzen saiatzen dira mendi pinuak, baina altueratako hotza eta hizea ez da giro landarontzat. Negu garaian ikusten da hor bizitzearen zailtasuna, bere gordintasun osoan.
Kronberg (Suitza)
Alpeak elurpean oraindik ederragoak dira. Elurrak ez du ezer estaltzen, dagoena dotoretu baizik.
Kronberg (Suitza)
Haizeak gogor astintzen du gailurra. Garaiera honetan elurra da nagusi urtaro hotzean. Biek sortzen dute leku honen giroa neguan zehar. Izotzaren erreinua bihurtzen dute urteko puska batean.
St. Gallen (Suitza)
Ate gain batean jarria dago argia. Neguko gau luzeetan beharrezkoa izango da barrurako bidea erakusteko.
St. Gallen (Suitza)
Kale kantoi batean argi errainuak paretekin jolasten dira. Adreiluen marrak nabarmentzen dituzte. Erliebeak azpimarratzen dituzte. Iskinak ezkutatzen dituzte.
St. Gallen (Suitza)
Iluntasuna nagusitu da erabat plazan. Lekuaren neurri erraldoia betetzea ezinezkoa da kaleko argi xumeontzat. Ez da behar ere. Orain gauaren garaia da. Argia eta eguzkiaren tartea helduko da bere momentuan.
St. Gallen (Suitza)
Gaua itxi da. Argiak eta haiek argitutakoak baino ez dira ikusten. Bestela iluntasuna da nagusi. Argia eta ilunaren artean banatuta dago mundua.
St. Gallen (Suitza)
Lanbroa jeitsi da eta dena lausotu du. Plaza zabal batean arbola erraldoi bat ikusten da. Lau harik eusten diote bere lekuan. Kaleko argiei esker desberdintzen da gaueko belztasunetik.
St. Gallen (Suitza)
Kaleko argiak gauaren iluntasuna apurtzen du. Eguzkiaren argia ezin du berdindu. Berehala diluitzen da bere indarra, inguruko belztasunarekin nahastuta.
St. Gallen (Suitza)
Kaleko argiak dira hirietako ilargiak. Karriketako iluntasuna apenas urratzen dute. Itzalekin nahastuz mugitzen dira azken pasealariak.
St. Gallen (Suitza)
Kalea ilun dago. Kafetegian oraindik argiak pizturik diraute. Egunerako itxi aurreko momentua da. Bezeroak utzi dute kafetegia. Langileek azkeneko lanak egiten ari dira beraiek ere etxerako bidea hartu baino lehen.
St. Gallen (Suitza)
Kalean gora eta behera gauak harrapatutakoak geratzen dira. Urteko sasoi honetan ez dago giro kanpoan egoteko. Gau goiztiarra datorrenean, hobeto egoten da barruan.