Malesco (Italia)
Eliza bateko txokoa leihoxkatik sartzen den eguzkiak argiztatua ageri da. Kolore epelak nagusitzen dira. Hormako koadroak, kandela euskarriak, aldareak jasotzen dute argi goxoa eta dizdira berezia hartzen dute.
Eguneko argazki bat
Malesco (Italia)
Eliza bateko txokoa leihoxkatik sartzen den eguzkiak argiztatua ageri da. Kolore epelak nagusitzen dira. Hormako koadroak, kandela euskarriak, aldareak jasotzen dute argi goxoa eta dizdira berezia hartzen dute.
Appenzell (Suitza)
Leihoa leku berrien agerlekua bihurtzen da trenak bere bidea hartzen duen momentuan. Epe labur baterako ez bada ere. Etengabe etorri eta joan egiten bait dute kanpoko paisaiek, herri eta hiriek edo pertsonek.
St Gallen (Suitza)
Arratsalde partea helduta, negu garaiko eguzkia ezkutatzear dagoela ematen du. Leiho ondoko landare honek argi gutxi jasoko du egunak luzatzen diren arte.
Laudio (Euskal Herria)
Leihotik negu eguerdiko argi motela sartzen da. Idazmahaia erdi argiztatua, erdi ilunetan uzten duena.
Flumserberg (Suitza)
Urezko berogailu zaharrak, burdin zurrunez egindakoa, gela epel mantentzen du. Goizeko argiak ere beroa ematen du, arimako beroa piztu ez bada ere.
St. Gallen (Udazkena)
Bidaiean irtetzerakoan gure hurbilekoaz ahazten gara. Inguratzen gaituena beste era batera ezagutzeko, ikusteko, aukera daukagu.
St. Gallen (Suitza)
Isiltasuna mesedez. Lekuaren bakea zaintzeko eta otoitzean ari den jendea errespetatzeko beharrezkoa da sosegua izatea.
St. Gallen (Suitza)
Eskilarak, leihoak, zurezko altzairu barrokoak argazki baterako elementu egokiak. Eliza edo katedrale honen txokoek badaukate xarma.
Winterthur (Suitza)
Zerua ederra dago gaur. Hodei zuriek bere bidea bilatu behar dute menditzarren artean, baina hemen zabal eta zoragarri dakusate.
Winterthur (Suitza)
Larre zabalak zuhaitzak han eta hemen ageri direla. Zeru urdinaren pean belarra berdeagoa ematen du. Nahitanahiez begirada aldizkaritik altxatu eta leihoan zehar begiratu behar.
Winterthur (Suitza)
Han eta hemen arbolaren bat duten zelai berdeak inguruan. Zerua urdin, hodei zuri gutxi batzuk zeharkatzen dutelarik. Leihotik begira denbora arin pasatzen da.
Winterthur (Suitza)
Udazken amaierako egun eguzkitsuetan naturaren kolore gorria, horia eta berdeak zoragarri agertzen dira.
St. Gallen (Suitza)
Ametsetan bezala sentitzen da bat batzutan trenean. Gustokoa daukatenei burua arintzen zaie eta begiak ixterakoan fantasiatan murgildutak aritzen dira.
St. Gallen (Suitza)
Itzalak kanpoan eta itzalak barruan.
St. Gallen (Suitza)
Hurbileko zuhaitzak lauso ageri dira. Mamuak balira bezala argazkian bapatean agertuz.
St. Gallen (Suitza)
Etxeak eta etxeak ez direnak alboan utzita aurrera doa trena.
St. Gallen (Suitza)
Eserleku hutsak, pasillo estua. Kristalaren bestaldean barnekoaren islada. Aldi baterako munduaz aparte ibili garela gogorarazten gaitu irudi honek.
St. Gallen (Suitza)
Treneko leihotik ikusita lauso ageri da kanpoko mundua. Begian bata bestearen gainean pilatzen dira inpresioak bereizteko astirik gabe. Honelakoak lasaigarri dira, begiratu gabe gauzak ikusteko momentua. Barneko munduari atentzioa emateko.
St. Gallen (Suitza)
Trenez bidaiatzea plazer txiki eta goxo bat da. Paisaia begiratu eta burua hemendik hara saltoka aritzea gustagarria da. Edari bero bat eta irakurgaia besterik ez dut behar bidai honetarako.
St. Gallen (Suitza)
Buruak martxa lasaiean dabil, kanpokaldean paisaia azkar aldatzen dela. Ez dago presarik helmuga geltokia iritsi bitartean.