Craveggia (Italia)
Gau ilun beltz batean kaleko argiak soilik ikus daitezke. Argi printzak han eta hemen baino ez daiteke somatu. Beste guztia beltzak irensten du.
Eguneko argazki bat
Craveggia (Italia)
Gau ilun beltz batean kaleko argiak soilik ikus daitezke. Argi printzak han eta hemen baino ez daiteke somatu. Beste guztia beltzak irensten du.
Craveggia (Italia)
Zeruko argi leunak soslaiak baino ez ditu uzten erakusgai. Arratsa heldu da eta hor behean gauerako prestatzen hasiak dira denak.
Craveggia (Italia)
Arratsak harrapatu du herria, iluntasun samurraz inguratuz. Zerua, berriz, argi leuneko ñabardurak hartu ditu, gauaren zain gelditzen den bitartean.
Malesco (Italia)
Estua izateak, ilun egiten du kalea. Itzalez betetzen dira zorua eta etxebizitzaetarako ate-sarrerak. Parte altuek, baina, argiaren fereka jasotzen dute.
Hosto lehorrak pilatu dira pixkanaka uda bukaeratik hona.
Cardano (Italia)
Ilun izanda ere, argi izpien distira han eta hemen ikus daiteke. Kotxeei bidea argitzen nolabait moldatzen da ere.
Cardano (Italia)
Eguneko ilunean kotxeak argiak piztuak behar ditu gidatzeko. Hiri bat neguan irudikatzen du argazki honek.
Cardano Al Campo (Italia)
Bazterreko zuhaitzek itzal luzea sortzen dute errepidean. Negu hasieran eguzkia zeruan baxu dagoelaren seinale da hau.
St. Gallen (Suitza)
Gau aitzinean hiriaren profila iluntzen da, belzten da. Pixkanaka galtzen du kolorea eta argia. Bihar arte.
St. Gallen (Suitza)
Kandelak lauso, sua lauso, garra lauso.
Pfäfers (Suitza)
Goitiko argiak harkaitz hormak margotzen ditu. Argi urdina. Iluntasunaren goibeltasunarena.
Pfäfers (Suitza)
Harkaitza urtetan zehar higatuz joan da. Orain harrizko paretek erreka inguratzen dute, iluntasunean kulunkatuz.
Pfäfers (Suitza)
Zurrunbilotsu doa ura arroan behera. Ur lasterra apar zuriak salatzen du. Lekuaren iluntasunean nabari ageri da.
Pfäfers (Suitza)
Erreka bizia. Haitzuloan barna. Arroilarako bidean. Harriak higatuz. Harriak zizelkatuz. Bere bidean aurrera.
Pfäfers (Suitza)
Udazken eguzkiaren argia sabaieko zirrikituen artean pasatuta heltzen da. Ez da nahikoa haitzuloaren iluntasuna menderatzeko.
Pfäfers (Suitza)
Euria gogor ari du. Haitzulo barnera ere sartzen da ur pila.
Trieste (Italia)
Kanpoan portua, barnean soiltasuna. Hautsa eta pareta zuriak gela zahar honetan. Landareek gela arakatu dute baina ilunegi aurkituko zuen, asko ez bait da sartzera heldu.
Trento (Italia)
Kalexka estu eta iluna Trentoko alde zaharrean. Uztaila erdiko berotik ihes egiteko txoko egokia.