Behiak eta zelaiak (Cows and fields)

Mörschwil (Suitza)

Behi taldea belar freskoaz gozatzeko garaia du. Ikuilua utzi eta larretan luze egoteko desiratzen egongo dira. Nahikoa belar lehor janak izango dira negua zehar.

Behi zuria (White cow)

Waserauen (Suitza)

Atsedena hartu, lo kuluxka bat bota, belarra jaten amaitu. Lasaitasun momentu bat denoi datorkigu ongi. Hark lurrean etsanda egingo du, gu mendian ibilaldi txikia eginez.

Behiak kuluxka egiten (Napping cows)

Waserauen (Suitza)

Etzan dira behiak udaberri hasi berrian. Lasaitasuna dariote. Jandakoa liseritzen ariko dira eta lo-kuluxkaren bat suertatzen da noizean behin.

Gurdiaren tiralariak (Pullers of the cart)

St. Gallen (Suitza)

Behi edo idi hauei zer egiteko eman diete. Larrean egon beharrean, egunaren puxka bat beste lanetan ibiliko dira, turistentzako txangoak egiten. Ez dakigu lana ongi egitearen gozamena edukiko duten, baina behintzat jaso dezatela saritxoren bat egunaren bukaeran. 

Behiek tiratutako gurdia (Cart pulled by cows)

St. Gallen (Suitza)

Hara ze sorpresa! Garaiotan ez dira erraz honelako garraiobideak aurkituko. Paseo bat emateko bide erlaxagarria da, basoan egun epel batean gurdi bidai bat izatea. Ikusteko gauza bitxia ere bada. 

Behiak larrean (Cows in a field)

St. Gallen (Suitza)

Behi taldea argi ikusten da zelaiaren ilunarekin konparatuta. Jan eta jan ari dira animaliok, belarretik atereaz behar duten energia esnekiak eta haragi goxoak eskaintzeko.

Desfilatzeko prest (Ready to parade)

St. Gallen (Suitza)

Joarea dolon-dolon duzula desfilatzeko prest al zaude? Argi ibili, jendea bor-bor dagoela gaur. Lasai hartu eta pentsatu bukaeran belarrez betetako aska zain izango duzula.

Mendietatik bueltan (Back from the mountains)

Appenzell (Suitza)

Egun euritsua eta baserritarrak mendi belardietatik bueltan datoz. Udazken hasiera da eta ez da giro alpeetako goi haranetan. Hobe baserriaren babesa gozo lo egiteko.

Mendi larreak (Mountain pastures)

Alpsee (Suitza)

Mendiz inguratutako larreak bazka hoberena dira udan behientzat. Udaberrian mendietarako bidea egin eta udazkena arte egoten dira. Ardiak eta ahuntza ere inguruan ibiltzen dira.

Behi bikotea (Couple of cows)

Behia joare handiarekin (Cow with big bell)

Behiek dolon-dolon (Cows with big bells)

Unai gaztea (Young cowboy)

Mutikoa bidean (Boy in the way)

Elorri beltzaren aranak (Berries of the blackthorn)

Behi baten buru hezurra (Cow Skull)

Egundoko zintzarria (Big cowbell)

StGallen_uda2015_3

Behia zelaian bazkan (Cow eating)

StGallen_uda2015_2

Behiak atsedenean (Resting cows)

StGallen_uda2015

Behiaren lehen planoa (First plane of a cow)

GossauZoo25