Gamelu baten burua (Head of a camel)

Bad Soden (Alemania)

Gameluak bizimodu gogorrari aurre egiten dio bizitoki hotz eta garratzetan. Buruaren profila horrela erakusten du. Larruazala lodia eta latza du. Hortz handiak muturraren ezpainen artean agertzen dira. Belar mutur txikiena ere jan gabe ez uzteko beharrezkoak dira. Begi txikiek aisa jasango dituzte basamortuetako haizea eta hautsa.

Hara ze gamelu parea (What a pair of camels)

Bad Soden (Alemania)

Bi gamelu hauek jakinminez begiratzen dituzte bisitariak beraien inguruan pasatzen diren heinean. Mota guztietako gizaseme ikusiko dituzte beraien aurretik igarotzen.

Mangostak epeltasun bila (Mongoose looking for warmth)

Bad Soden (Alemania)

Mangosta talde bat argiaren azpian elkartu da. Eguna hotz moduan esnatu da eta animaliok nozitzen dute tenperatura baxua eta hezetasun altua. Europa erdialdea urrun dago beraien jatorrizko bizilekutik eta ez dira baldintza hauetara erabat egokituak egongo. Are gehiago udazken berantiarra izanda.

Udazken basoak inguratuta (Surrounded by the Autumn forest)

Bad Soden (Alemania)

Zoo batean gaude, animalirik ikusten ez badira ere. Naturan txertatuta dago. Baso batek inguratzen du, udazkeneko jantziak soinean daramatzan ohiana.

Goiz hodeitsua (Cloudy morning)

Bad Soden (Alemania)

Udazken goiza argitzen doa gutxinaka. Nabari da hodeiek ez diotela utziko eguzkiari basoak eta zelaiak epeltzen eta argiztatzen. Aldiz, argitasun leuna edukiko dugu egun osoan zehar.