Arbela iragarkia (Advertising board)

Bregenz (Austria)

Idazki berriak eta erdi ezabatutakoak nahastutak gelditu dira denboran zehar pilatu diren heinean. Ingurutik igarotzen diren pertsonak erakartzeko lana ondo betetzen du oraindik.

Arbelaren koloreak (Colours of the slate)

Oropa (Italia)

Puska geometrikoetan ebaki dute arbelarria teilatu bat estaltzeko. Atal bakoitzak zuri-beltzaren tonu desberdin bat hartu du. Pieza bakoitza lekuan eusteko erabiltzen diren metalezko pieza urdinak ere ikusgai daude. Nork esan behar zuen hain kolore gutxiekin horren nahasketa aberatsa egin zitekeela.

Arbelazko teilatua (Slate roof)

Oropa (Italia)

Arbelezko teilatuak mendialdean bereziki maitatuak dira. Neguko hotzetik eta elur ekaitzetatik babestuko du, beharbada. Edonola ere, itxuraz galanta da. Kolore beltza da bere nortasunaren iturburua, sendotasunarekin batera.