Ahari zuri-zuria (White ram)

Hundwil (Suitza)

Ahari zuri-zuria ere feriara etorri da. Txoko batean dago beste ardien ondoan baina ez beraiekin batera. Belarra jaten eta inguruko gizaki bitxiak behatzen emango du eguna. Bihar, bestelako eguna izango da. Betiko ohituretara eta lasaitasunera itzuli ahal izango da.

Aker basati baten erretratua (Portrait of a wild ram)

St. Gallen (Suitza)

Belarri luzeak, begi laranja eta beltzak, sudur beltz zabala, ezpain indartsuak eta adarrak. Adarrak handiak dira, sendoak dira. Arr baten harrotasuna dakartzaten elementuak dira. Emeak erakartzeko dela, beste arrak urrun mantentzeko dela. Erabilgarri ditu edozein kasutan.