Argiaren inguruak (Around the light)

Engelberg (Suitza)

Argiaren inguruan berpizten dira paisaiaren detaileak. Elurraren topografia eta zizelkatutako aztarnak nabarmentzen dira. Urrunago iluntasuna da nagusi eta detaileak azkar galtzen dira. Distantzian leihoetako argiak ageri dira. Afaria prestatzen ariko da norbait edo afal ostean erlaxatzen beste inor.

Bidegurutze seinalea (Cross road marker)

Appenzell (Suitza)

Bidegurutzea bi motatakoa izan daiteke. Ikurrak dituenak bidea markatzeko eta bakoitzari bere bidea aukeratzen libre uzten dioten horietakoak. Azken hauek dira benetako bidegurutzeak bakoitzaren bidean baina gutxitan uzten diogu gure buruari aske aukeratzen. Ez da ala?

Adarra eta argia (A light and a branch)

St. Gallen (Suitza)

Argi bat bidea ikusteko. Arbola baten adar mamitsua itzala emateko. Zerutik gaur eguzkiaren gogorrak eta haize printzak etortzen dira. Itzala estimatuko da gehiago momentuz.