Lautadaren ikuspegia (View of a plain)

Oropa (Italia)

Lautadari begira dago mendi harana. Horra hor mendialde honetan santutegi bat eraikitzeko arrazoi bat. Beheko lanbro azpian bizitzen diren pasioak eta sentitzen diren beldurrak distantzia batera hobeto behatzen eta ulertzen bait dira.

Plaza sinplea baina handia (Simple but huge square)

Oropa (Italia)

Errepide zigi-zagatsu batean gora joan eta mendi gailurrez inguratutako haran txiki batean harrizko santutegi erraldoia eraikia dago. Plaza eder honetan egiten dio harrera santutegiak bisitariari. Iturri bat erdian du eta inguruan harri koskorreko zorua. Lekua sinplea da oso, inguruaren naturaltasunean murgiltzeko diseinatua egongo balitz bezala.

Sarrera ate bat (An entrance door)

Oropa (Italia)

Mendi gain batean jarritako santutegirako sarrera atea da. Barrura sartu bezain laster, plaza zabal batera sartzen zara. Lekua zabala da, zenbait eraikuntzekin. Denak sinpleak dira egituraz, baina sendo eraikiak daude, harrizko pareta zabalekin. Lekuaren tamainak eta hoztasunak inpresioa sortzen du bisitariarengan.

Ardiaren ilea (The hair of the sheep)

Oropa (Italia)

Jertsei ederrak egin daitezke artile honekin. Eguraldia epeldu bezain laster, zap, ilea ebakiko diote. Momentuz probetxua aterako dio, laster garai hotzena etorriko bait da.

Arkumearen harridura (Surprised lamb)

Oropa (Italia)

Arkumea guri begira geratu da. Ez du ulertuko zergatik etortzen diren hainbeste jende handik bisitan. Gabonak zer diren eta zer dela eta egon behar duten ikuilu hartan ere ez du ulertuko.

Ardi bat eta bere kumea (A sheep and its cub)

Oropa (Italia)

Ardia eta bere bildotsa epel daude ikuiluan. Jateko, ere, nahikoa dute. Leihatila batetik sartzen den eguzkiak deitzen dituen arren, ondo baino hobeto daude etxola barruan.

Santutegi handia eta hotza (Large and cold sanctuary)

Oropa (Italia)

Santutegi hau mendi baten goikaldean dago kokatuta, mendi altuagoez inguratuta. Eraikuntza handia, sinplea eta hotza. Neguko tenperatura baxuak pairatzen dira bertan. Eskerrak haizea eta euria kanpoan geratzen direla, behintzat.

Arratsaldeko lanbroa (Evening fog)

Oropa (Italia)

Agur eguzki jauna. Bihar ikusiko dugu elkar berriz, zerua hodeiez betetzen ez bada behintzat. Bitartean, lanbroa mendian gora eta behera doa hezetasun aldeketek gidaturik.

Goizeko giro distiratsua (Shiny morning)

Oropa (Italia)

Goizeko eguzki garbiak itzalak sortzen ditu etxe honen paretetan inguruko zuhaitzen laguntzaz. Argitasunak eta mendiko aire freskoak biziberritzen du leku hau gaurkoz. Udazkenean dena ez da hotza eta ospela.

Lur goibela (Dark land)

Oropa (Italia)

Lurra goibel dago, zeruaren argi oparoa faltan botatzen duelako. Larreen tonu arreetan nabaritzen da. Adarren biluztasunak argi esaten du.

Ondo apaindutako harria (Well decorated stone)

Oropa (Italia)

Harri handia ondo apaindua dago. Naturak eman dizkio elementu guztiak. Goroldio berde distiratsua eta hosto zimur eta marroiak, belar fin eta luzearekin nahasten dira.

Konposaketa naturala (Natural composition)

Oropa (Italia)

Konposizio naturala bezain ederra aurkitu dugu mendiko ibilalditxo koxkor batean. Harri handi batetan goroldio eta belarrezko alfonbra bat hazi da. Artean hostoak eta pinaburuak pilatu dira gainean. Naturak bere edertasuna gutxien espero dugun formetan aurkezten digu.

Udazken alfonbra (Autumn carpet)

Oropa (Italia)

Pinuen hostoak nonahi daude elur gainean. Garaiko hotzak eta eguzki faltak arbolei ere eragiten die. Bereziki pagoek jarraitzen dute urtaroen erritmoa. Pinuek, berriz, etengabe aldatzen dituzte bere faktoria txiki berdeak.

Elur gaineko udazken aztarnak (Signs of Autumn on the snow)

Oropa (Italia)

Elurra bota du dagoeneko. Bere gainean pinaburuak, pinu orratzak eta pago hostoak pilatzen hasi dira. Neguaren atean gaudela gogorazten du honek. Hostoak biluzten diren garaia da eta lurzorua ondutako fruituekin oparo dago.

Pagatxak lurretik (Beech fruits)

Oropa (Italia)

Beste motako haziak ere aurkitzen dira basoan. Pagatxek ere pago hostoen artean ematen dituzte beraien azkenengo momentuak.

Pinaburuak hosto gainean (Pine cones on leaves)

Oropa (Italia)

Hosto ohe baten gainean pinaburuak daude. Pinu orratzen artean hazi eta pago hostoen artean bukatuko du bere bidea.