Errepide aurreko etxea (House near the road)

Malesco (Italia)

Errepidea pasatzen da etxe aurretik. Urtetako joan-etorriak gogoratuko dituzte hemen. Leihora hurreratu baino ez zuten behar eguneko aktibitateari pultsoa hartzeko.

Bi balkoi eta lau leiho (Two balcons and four windows)

Malesco (Italia)

Bi balkoi eta lau leiho dauzka etxeak. Denak leiho ohol berdeekin babeztuak. Udako berotik babestu, egun euritsuetako hezetasunetik gorde eta goizeko argi gogorretik ezkutatu dute lan.

Etxe tipiko multzoa (Group of typical houses)

Malesco (Italia)

Mendi aldeko etxe tipikoak ikusten dira nonahi herri honetan. Inguruko gailurrek ekartzen duten elurrez egoki babezteko lekuak neguan eta udako beroaz ahazteko udan.

Mendi gainen handitasuna (Great summits)

Malesco (Italia)

Inguruko herriak eta hiriak ilun gelditu dira mendi gainen zuritasun eta handitasunaren ondoan. Hodeiek baino ez diete itzal egiten.

Eliza zaharkitu liluraduna (Old church with charm)

Malesco (Italia)

Eliza zaharkitua aurkitu dugu bidean baina bere lilura gordetzen du. Tenplu batek duen aura ez du galdu, gurtzeko leku funtzionala eta ongi hartzen duena.

Harrizko zutabea (Stone column)

Malesco (Italia)

Harrizko zutabea eta gainean metalezko gurutzea monumento ezhoizkoa da, ez da ala? Argi-kontrara, zeru hodeitsuaren aurrean eta arratsaldeko eguzki ahuldupean irudikatua itxura misteriotsua hartzen du.

Tapizdun aldarea (Altar with rug)

Malesco (Italia)

Aldarea egoki dago apaindua ehundutako tapizekin. Aurrean jarritako kandelak argi goxoa ematen dio inguruari. Berez ederra diren elementuak gehiago edertzen ditu.

Kanpai dorre altua eta estua (High and narrow bell tower)

Malesco (Italia)

Kanpain dorre honek kupula estua eta altua dauka. Lekuko usadioa izango zen garai batean. Kanpaiak, baina, ugari ditu, emanaldi politak orduoro eman ahal izateko modukoak.

Eliza bateko txokoa (Corner of a church)

Malesco (Italia)

Eliza bateko txokoa leihoxkatik sartzen den eguzkiak argiztatua ageri da. Kolore epelak nagusitzen dira. Hormako koadroak, kandela euskarriak, aldareak jasotzen dute argi goxoa eta dizdira berezia hartzen dute.