Hondartzako etxola (Hut in a beach)

Helsinki (Finlandia)

Etxola hemen ez balego paisaia basatia eta baserritarra emango luke. Baina Helsinki ondoan gaude eta hiriko hondartza nagusia da hau. Udako egun beroetan jendea hona etortzen da usu eguzkiaren epelean egotera. Gutxi batzuk Baltiko itsasoko ur hotzetan bainua hartzen dute ere.

Hesidun borda (Hut with fence)

Alpsee (Suitza)

Gaueko hotzetik eta mendi aldeko ekaitzetatik babesteko borda behar da hemen. Sutondoa gorputza eta afaria berotzeko, ohea atseden hartzeko eta mahaia otorduetarako eta gazta lantzeko. Asko gehiago ez da behar. Garai batean horrela zen, gaur egun herrixka hurbilena hamabost minututara dago kotxez. Ez dago egun osoa hemen igarotzeko beharrik.

Baso barneko etxola (The hut in the forest)

Baso barneko etxola (The hut in the forest)

Sarganserland (Suitza)

Atzoko irudiaren zuri-beltzeko bertsioan kontraste zoragarria da protagonista. Urtarrileko argi goibelak lagundu zuen argi tonuen banaketa egokia lortzen. Zuriak zuri eta beltzak sakonak. 

Etxola bakarti bat (A lonely hut)

Etxola bakarti bat (A lonely hut)

Sarganserland (Suitza)

Goizeko leiak oraindik irauten zuen. Mendian beherako bidean, funikularretik etxola hau agertu zitzaigun bidean. Bakarrik zegoen pinudi baten zabalgunean.

Hondartza etxolen ilada (Row of beach huts)

Etxolaren bakardadea (Loneliness of a hut)

Añes8

Etxola soila (A plain hut)

Añes7

Etxola (Hut)

Añes6

Zurezko etxola (Wood hut)

Seurasaari2012_5

Mendi tontorreko etxola (The shelter in the top of the mountain)

Santis7