Behien begiradapean (Under the cows surveillance)

Hundwil (Suitza)

Behiak pentsakor daude. Pertsona bat pasatu berri da. Ez da eguneko lehenengoa. Gaur jendez lepo dago hemen. Batzuk adi behatzen gaituzte. Beste batzuk, berriz, despistatu itxurarekin pasatzen dira. Burua batek jakin non dutela.

Behiek ere ipurdia dute (Cows have bottom)

Hundwil (Suitza)

Behiek ere ipurdia daukate. Gizaxoak egun osoa igarotzen dute ezezagunei bere atzekaldea ikusten uzten. Ez luke batek espero izango hau maiteko dutenik.

Laborari gaztea (Farmer youngster)

Hundwil (Suitza)

Gaztetxoek ere lan egin behar dute. Airoso ibiltzen dira behi iladen artean, noizean behin atsedenaldi hartzen badute ere. Dena ez da lana feria egunean!

Bi laborari hizketan (Two farmers talking)

Hundwil (Suitza)

Bi laborariok erabat murgilduta daude bere hizketaldian. Tratua ixten ariko dira? Denbora luzea elkar ikusi gabe egon ondoren azkeneko gertakariak azaltzen ariko dira?

Laborari lanpetuak (Busy farmers)

Hundwil (Suitza)

Laborariak lanpetuta daude prestaketekin. Behi hau ekarri, hura lotu. Batak animalia ondo dagoen begiratzen du, besteak lagunari bisita egitera etorri da.

Abereen artetik (Among farm animals)

Hundwil (Suitza)

Behien itsasoaren artetik pertsona gutxi batzu ikusten dira. Elkarrekin hizketan edo abereak behatzen daude. Festa giro erlaxatuan, lasai daude. Ez dago zertan urduritu beharrik.

Mailuarekin jotzen (Hitting with a hammer)

Hundwil (Suitza)

Tokatu zaio gizonari lan egitea gaur ere. Gogor ari da mailuarekin zutoina jotzen. Zezen indartsuren bati eusteko beharko da, beharbada. Mutilak adi begiratzen dio. Ofizioa ikasi nahiko du.

Ahuntzak eta antxumeak ferian (Goats and their kids in the fair)

Hundwil (Suitza)

Ahuntzak eta antxumeak ez dira faltako animali feria batean. Esnea eta haragia primerakoa dute. Edozein motako belarra eta landare hostoak jateko gai dira. Etxearen inguruko belardiak eta sastraka guztiak zaintzen ditu. Ez du uzten belar txarrik hazten.

Behi ilarak (Cow rows)

Hundwil (Suitza)

Betekada dago behietan. Bakoitza bere lekuan herrenkada luzeetan. Tartean bi oinetako bisitariak ibiltzen dira. Abereen itxura ezinhobea ikustera etorri dira. Astiro ibiltzen dira ilaren artean edo alboan eta ezagunak agurtzera gelditzen dira.

Udazkeneko abere ferian (Autumn farm animal fair)

Hundwil (Suitza)

Udazkeneko ferietan abereak erakusteko eta saltzeko garaia da. Behiek errape handienak dituzte. Zezenak egon daitezkeen ikusgarrienak dira.

Jendea erruz ferian (Fair full of people)

St. Gallen (Suitza)

Feria eguna eta jendea erruz ateratzen da kalera. Eguna hotz dago baina konpainia ona, janari ugaria eta edari goxoak lagun, ez da beldurrik bueltatxo bat emateko. 

Jendea olgetan (Talking people)

St. Gallen (Suitza)

Izkina guztietan aurki daiteke jendea hizketaldi bat botatzen edo mokautxo bat hartzen. Bainugela ondoan ere. 

Feria eguna (Fair day)

St. Gallen (Suitza)

Feria eguna da St. Gallenen. Urtero gertatzen da eta hiriko kaleak hartzen ditu hamar egunez. Jende mordoa biltzen da animali eta barazkiak ikustera, probatzera eta erostera.