Etorbide luze eta zabala (Long and wide avenue)

Berlin (Alemania)

Etorbide luzea, zabala, arbolez inguratua. Kotxeen joan-etorriak zaintzen, bideratzen, dituen etorbidea. Euriak metatutako urak zeruko argia eta ibilgailuen itzalak isladatzen ditu. Hotza doa eguna eta ez da giro goxoa paseoan ibiltzeko.

Ibilgailuak joan-etorrian (Cars coming and going)

Berlin (Alemania)

Joan eta etorri ari dira etengabe ibilgailuak etorbide zabalean zehar. Semaforoetan denbora laburrez gelditu, pilatu, eta berriro ekiten diote bere bideari gogo biziz. Motoreen orroak hazten dira, gero berriro desagertzeko. Erritmo konstanteko abesti zaratatsu batean.