Brughiera basoa da (The brughiera forest)

Cardano al Campo (Italia)

Brughiera basoa da. Negua da. Arbolek hostoei uko egin diete. Eguzkiaren argi indartsua ez da nahikoa arbolei bizitza emateko. Atseden garaia hartu dute basoko jauntxoek.

Arbola hustuak eta hesi luzea (Emptied trees and long fence)

Cardano al Campo (Italia)

Eguerdia da eta eguzkia zeruan altu dago. Gure bidera, baina, ez da heltzen. Itzalean dirau negu hasierako egun motzetan. Paseoan ibili bitartean arbolen egitura hustuek inguratzen gaituzte.

Hesi ondoko bidea (The path near the fence)

Cardano al Campo (Italia)

Basoan zeharreko bidea hesi honen paretik doa puska handi batean. Bere itzalean dagoela esan daiteke, bereziki neguko egunetan, itzalak bereziki luzeak bait dira.