Behi baten begirada galdua (Lost look of a cow)

Hundwil (Suitza)

Gaur behiak dira protagonistak. Urrunetik etorri da jendea berauek ikusteko. Ikuskizun diren horiek, ordez, ez dute egoeraren nondik norakoa ulertzen. Zain daude noiz bukatuko den eta beraien ikuilura eta larreetara itzuli daitezkeen.

Ar eder baten soslaia (Profile of a magnificent male)

St. Gallen (Suitza)

Ar honen ile trinkoa eta adar luzeak bere itxura markatzen dute. Goi mendietako klima gogorrean bizitzeko prestatua dago. Begiek urrunera ikus dezakete. Ez dute oztoporik aurkitzen harkaitzetan gora korrika eta saltoka ibiltzen diren bitartean.