Helsinki (Finlandia)
Kaio bat portuan zain dago. Badaki sariren bat jaso dezakeela bertan nahikoa denbora igaron ondoren. Izango da arrantzale batek edo kale saltzaile batek utzitako arrain puska bat. Bestela azokako bisitariren batek utzitako ogi zatia ahoratu lezake. Bestela ere, aireratu eta ur handietara habia daiteke arrantza egitera.