Enbor barruko inurritegia (Ant nest in a trunk)

St. Gallen (Suitza)

Inurriek enbor lehor hau kabirako gusto handiz hartu dute. Inurritegirako hartu eta bere egin dute. Bere barnean inurri erraldoi bat, erregina dena, arraultzak jarri eta jarri ariko da. Bitartean, inurri langileek jaki finenak ekarriko dizkiote. Beste inurriak ez dira alper ari. Kabia etengabe konpontzen eta handitzen ari dira batzuk. Urrunera abiatzen dira besteak, jaki freskoen bila. Inurriok bizimodu lanpetua daukate eta ez dute geldirik egoteko astirik.

Leave your comment here, thanks! Iruzkinik bai? Hemen utzi.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.