Lurzoru hotz eta lehorra (Cold and dry soil)

Kronberg (Suitza)

Zorua lehor eta hotz dago gailurrean. Haizeak elurra eraman du eta izotzak ez du nahikoa hezetasun lurra busti eta bigun manten dadin. Gogor eta harri koskorrekin betea dago.

Lurzoruari begirada (Look to the soil)

Cardano al Campo (Italia)

Lurzorua mikrokosmos bat da. Landare hostoak edo egur puskak, harri txintxarrekin eta bestelakoekin nahasten dira. Horien tartean, intsektuak eta mikrobioma hondakinez elikatzen eta lehengaien erabilpen zikloa berrabiatzen.

Basoko lurzorua (Floor of the forest)

Cardano al Campo (Italia)

Basoan lurzoruak basoaren itxura hartzen du. Hostoak, egur zatiak edo belar lehorrak metatzen doaz, lurgainean dauden landareen arabera. Arrastoa utzi dute. Basoaren izaera sortu dute.

Markak bidexkan (Marks in the path)

Simplon (Suitza)

Bidezidorrean oinatzak ageri. Lurrezko zoru soilduan oinak eta hatzaparren markak erraz nabarmentzen dira. Lekua bisitatu duten animali eta pertsonen aztarnak argi irakur daitezke.

Urte oroko magia (The magic of every year)

St. Gallen (Suitza)

Negua bukatzear da. Lehenengo landareak lur azpitik agertzen hasi dira. Beraien berde kolore freskoa lurrazal biluzia janzten ari dira. Biziaren berritzea berriro ere gertatzen ari da aurten da. Magia dirudi, behin eta berriro gertatzen den magia ederra.

Hosto eroriak eta umea (Fallen leaves and child)

St. Gallen (Suitza)

Hosto eroriak han eta hemen daude. Umeak nonahi aurkitzen ditu baina ez dira bere interes nagusia, jolasa da inportanteagoa berarentzat.

Hosto erori berriak (Newly fallen leaves)

St. Gallen (Suitza)

Hosto erori berriak pilatzen hasiak ziren garaiari dagokion bezala. Udazken hasiera da eta tenperatura jeisten eta eguna laburtzen ari dira. Joanak dira uda erdialdeko arratsalde amaigabeak eta eguzki beteko zeruak.

Belarraren zutoina (Base of the grass)

Waserauen (Suitza)

Belarraren zutoina zorura sartzen da, edo zorutik ateratzen da, zuzen esan behar bada. Gure larreak estaltzen dituzten printza berdeak hemendik sortzen dira. Zorutik jaio eta zorua ezkutatu. Babesteko edo egin nahiko du. Gure mundua azkarregi aldatzen ari den honetan, bere sostengua dena mantendu nahiaz edo.

Adar idorra eta bestelakoak (Dry branch and others)

St. Gallen (Suitza)

Egur puxkak, hosto erori idorrak, lasto puxkak eta harri koxkorrak. Dena lur soilaren gainean eta erdian adar idor zati koxkorra.

Hosto erorien kolorea (Colour of the fallen leaves)

St. Gallen (Suitza)

Etorri berri den udazkenak hosto lehorrak utzi ditu lurrean harri koskor eta belarren artean. Kolore gorrixkak pixkanaka joan da paisaia betetzen aurreko hilabetean zehar.

Hosto eta abar eroriak (Fallen leaves and branches)

St. Gallen (Suitza)

Natura hila. Hostoak lurrean, abar eroriak. Danak idortuak eta lurrean nahasturik. 

Lurrezko bidea (Soil path)

St. Gallen (Suitza)

Lurrezko bideak, wanderwegak, naturan paseoa emateko modu hoberena. Erraz ibiltzekoak gehienetan eta ibilbide anitz aurki daitezke.

Lur goldatua (Ploughed soil)

lagomaggiore2016_19

Lurra (Soil)

Arratsaldea (Afternoon)

Zeru hori: Munch gogoan (The sky: Tribute to Munch)

Belar ziztrinak (Herbs)

Barrika13_tonemapped