Untzi baten argiak (Lights from a ship)

Sorgenti di Aurisina (Italia)

Untzi bat gauaren erdian. Argiak ur barean isladatzen dira eta  kokapena erakusten digute. Itsaso barnean untzi soil batek, handia dela ere, duen bakartasuna adierazten dute.

Eguzki sartze koloretsua (Colourful sunset)

Sorgenti di Aurisina (Italia)

Hodei gorriak, zeru hori eta urdina eta ur lasaia. Udako gau hasiera koloretsu eta zoragarria.

Argiek margotua (Painted by lights)

Sorgenti di Aurisina (Italia)

Argi bat hemen, beste bat han. Gaua margotzen dute. Ilunaren beltztasuna edertzen dute. Kolore beroez egindako margo bat osatuz.

Ilunabarra itsasoaren aurrean (Sunset in front of the sea)

Sorgenti di Aurisina (Italia)

Eguzkia ortzimugaren atzean sartu berri da. Arbolak dagoeneko ilunera joanda daude. Soilik zeruak gordetzen ditu argi printza batzuk eta urak haiek isladatzen ditu gureganaino.