Itsaso leunean kulunkan (Swinging in a flat sea)

Grignano (Italia)

Untziak amarratutak, masta bat bestearen segidan lerratutak dutela, itsaso leunean kulunkan.

Itsaso harroa (Wild sea)

Grignano (Italia)

Ekaitzak itsasoa harrotzen du. Pilpilean, dantzan hasten da ura. Ezinegona etorri behar den haizea eta euriaren aurrean. Gu, errespetutsu, babesera joan gara.

Amarralekua (Bollard)

Grignano (Italia)

Untziak amarratzeko leku hau urteak daramatza erabili gabe. Arrantza untziak ez dira gehiago hemen paratzen eta belaontziak eta yateak ondoko kirol portuan sartzen dira. Amarralekua itsasoari begira dago orain, bakarrik, bere gogorapenak herdoilean galduz. 

Ilunabarra portuan (Sunset in the harbour)

Grignano (Italia)

Trieste ondoan dagoen Grignanon mendia eta itsasoa artean kokatu dago. Portua da nagusi. Kirol portua, arrantz untzirik ez bait da geratzen.

Uraren koloreak (Colours of the water)

Trieste (Italia)

Mediterraneoa bare zegoen arratsalde honetan. Buiak apenas mugitzen ziren. Bitartean, zeruak laranja eta urdin koloreak gehitu eta olatu txikiek urarekin nahasten zituen.