Burdindegia itxita dago ere (Hardware store closed also)

Logroño (Espainia)

Beste denda honek ere ez du denboraren examina gainditu. Familia negozioa izango zen beharbada. Gurasoak zahartzen joango ziren. Seme-alabek lanbide berri eta profitagarriagoak aurkituko zituzten. Bezero berriak ez ziren gehiago agertuko. Azkenean, lan gogorrak ez luke nahikoa mozkin ekarriko.

Pareta itzaliak eta leiho itsuak (Fading away walls and blind windows)

Logroño (Espainia)

Denda honek garai hobeak ezagutu ditu. Bizi, jendez lepo, egon ei da baina orain itxura erabat desberdina dauka. Graffitientzako mihixea bihurtu da bere itxitako atea. Leihoak itsu daude. Apaindutako paretak zikin eta kolorge gelditu dira.