Dorreak eta tximiniak (Towers and chimneys)

Freiburg (Alemania)

Tximiniak eta dorretxoak han eta hemen. Elementuok apaingarri ziren, apaindura zentrala zen garaian. Dorreak erabili zituzten, elizen altuera jainkoarenganaino hurbiltzeko moduak ziren garaian.

Adreiluzko tximinia (Brick factory)

Appenzell (Suitza)

Tximini altuak atentzioa deitzen du urrunetik. Adreiluekin egindako artelan xumea da. Industri eraikin honek garai bateko industria ekartzen du gogora.

Tximinia sutan (Chimney working at full power)

St. Gallen (Suitza)

Ez da harritzekoa teilatu osotik soilik tximinian faltan egotea elurra. Etxe barrua ongi epeltzeko berogailu indartsua behar da gaur bezalako egunetan. Ke beroa ez da elur hotzaren lagun. Ez dute biek bata bestearen ondoan egon nahi.

Txoko iluna (Dark corner)

Müstair (Suitza)

Lekuko sukaldea leku izkutuan eta ilunean dago. Argia suak emango zuen garai batean eta izkina batean koka zitekeen kandela batek emango zuen arpi puskatxo bat geihago.

Teknologia zaharra eta berria (Old and new technology)

Müstair (Suitza)

Teknologia zaharra eta teknologia modernoa bata bestearen ondoan. Burdinezko zartagainak, tximinia eta harrizko labea ehundaka urteetan zehar erabilia izan da. Baina azkenaldian, gailu berriak gehitu zaizkie beraien erabilgarritasuna hobetzeko. Gailu berri hauek plastikoa, metala eta gailu elektronikoez osatuak daude. Ziurrenik ehunadaka urte ez ditu iraunduko.

Horma luzea (High wall)

Malesco (Italia)

Horma luzea denborak utzitako markekin edertua. Horma mardulak, leiho txikiak, tximinia egituraren zati eta teilatu aldapatsua dira etxe honetako ezaugarriak. Garai bateko eraikitzeko eraren ezaugarriak. Horrez gain, mendi aldean arrunt zen bezala, arbela da erabilgai teilatuan.

Adreilu koadroek egindako borobila (Rounded made by square tiles)

St. Gallen (Suitza)

Tximinia eskultura bihurtuta. Adreiluen laukiek ematen diote borobil forma eta eguzkipean harro eta distiratsu agertzen da.

Adreiluzko tximini zaharra (Old brick chimney)

St. Gallen (Suitza)

Adreiluzko gorrizko tximini zaharra, garai bateko industriaren azken arrastoa. Ikur moduan utzia. St. Gallen hiriak XIX. mendean aberastasuna ehungintzatik lortu zuen. Beharbada, horren gogorapen moduan utziko zuten.

Industri gunea tximiniekin (Industrial area with chimneys)

Helsinki (Finlandia)

Itsaso izoztu ondoan dago industri gune hau. Fabrikek Helsinkiko kosta launeko ortzimuga itxuratzen dute. Tximinien ke zuria zeru estalien hodeien artean desagertzen da pixkanaka.

Basilika Paladiarra (Paladian Basilica)

Vicenza (Italia)

Pasealeku hau merkatarientzako foroa izateko eraiki zen. Balkoitik behera begiratu baino ez zuten egin behar, hiriaren mugimenduak ikusteko, arnasa nondik hartzen zuen ikusteko. Behekoek, baina, inbiria puntu batekin, goian egotea nahiago.

Tximiniak eta teilatuak (Roofs and chimneys)

Vicenza (Italia)

Tximiniek etxea berotzen edo janaria sukaldatzen dute. Neguko egun hotzetan ke iluna leun-leun ateratzen da irteerako zirrikituetatik eta pixkanak egiten du gorantz, haizearen kulunkan hodeiekin nahasten den arte.

Tximiniak eta dorreak (Chimneys and towers)

Neuchatel (Suitza)

Teila gorriak, tximiniak, dorreak eta harrizko hornidurak Neuchateleko teilatu aldapatsu honetan.

Lantegia tximiniduna (Factory with chimney)

appenzell_udaberria2016_2

Tximiniak (Chimneys)

Engandine22

Sutondotik begira (Near the fire place)

GottliebenGabonak4

Altzairu marroizko tximinia (Brown steel chimney)

GottliebenGabonak3

Tximinia (Chimney)

StGallen_2014_udaberria6

Tximinia (Chimney)

Hvitträsk24