Zurezko eskailera (Wooden stairs)

Bregenz (Austria)

Berezia benetan eskailera hau. Zein izango da diseinu berezi hau aukeratzearen arrazoia. Misterio txiki bat da, denboraren bazterren batetan ezkutatutako istorio ahogozagarria.

Otoitzerako etxe apala (Humble praying building)

Laudio (Euskal Herria)

Luzia deunaren eliza honek mendeak daramatza fededunak jasotzen. Otoitzerako etxe apala da baina duina. Harriz, zurez eta harri gehiagoz egina dago. Denbora igarotzeak dakarren higadura jasateko prestatuta dago.

Ebakidura zatarrak (Crude cuts)

St. Gallen (Suitza)

Negu elurrak bere zabarkeria neurri batean ezkutatzen badu ere, ebakidura zatarra da gehienetan. Beharrik ez bait dago politkeriaratan ibiltzeko, gerora erre edo ostera be zatitu behar denarekin.

Enborren istorioak (Stories of the trunks)

St. Gallen (Suitza)

Hemen bukatu duten zenbait zuhaitz urte mordoa eman zituen baso batean hazten eta ugaltzen. Motoserraren zartada sentitu zuen arte. Hura izan zen beraien azken memoria. Handik aurrera izoztutako edertasuna baino ez dute erakusteko.

Egur pila bildu (Pack the wood)

St. Gallen (Suitza)

Egur pila hau egitea lan handia dauka atzean. Basora joan, arbolak aukeratu, ebaki, garraiatu eta bata bestearen gainean pilatu. Tartean, kamioiek edo traktoreek lurzorua eta sastrakak zanpatzen dituzte eta animaliak uxatu. Ez da tarte ilunik gabeko ekintza.

Leku apartatua (Remote corner)

Lehmen (Suitza)

Leku apartatu batetako paisaia galdua aurkitu izanak pozten nau. Mendia, basoa, zura eta egurra nahasten dira elurra eta hotzarekin. Denbora astiro igarotzen da hemen inguruak miatzen nabilen bitartean.

Zurezko txabola (Wooden hut)

Lehmen (Suitza)

Zurezko txabola ongi lekutua dago. Mendi xerra ikusgarri baten magalean eta neguko eguzkiak laztantzen ez duen lekuan jarrita dago. Mendialdean behar dira honelakoak. Hotza nagusi denean behar da non gorde. Gaueko iluntasunean animaliek lo egiteko txokoa behar dute.

Liburu famatua (Famed book)

Chur (Suitza)

Liburu hau famatua da mundu ia osoan. Gehienek ezagutzen dute, askok erosi dute, eta zenbaitek irakurri ere egin dute. Horrela ez bada, elizetan irakur daiteke, eguneko errezoa egiten lagun zaitzan.

Eserleku finak (Elegant seats)

Chur (Suitza)

Jende xeheak ez zuen hemen esertzeko baimena izango. Soilik elizako partaideak eseriko ziren ziurrenik. Erlijioek ere klaseak sortzen dituzte.

Argi eta ilun (Light and dark)

Chur (Suitza)

Eraikuntza eder hauen barruan argia ez da beti soberan izaten. Argiak eta ilunak txandakatzen dira, inguruko leihoen kokapenen arabera. Arima zaintzeko, argia ez da beti ohizkoa. Barrura begiratzea lagunduko du ziurrenik.

Balkoiaren liraintasun umila (Humble elegance of a balcony)

Liérganes (Espainia)

Zurez egindako balkoi luzeak kalearen ikusmira ederra eskaintzen du. Kaletik hura begiratzea gogoa goxatzen du ere. Ohol luze eta lirainak elkartuz apaingarri lerdenak osatzen ditu. Handitasun xehea. Liraintasun umila.

Zurezko kai txikia (Wooden small quay)

St. Gallen (Suitza)

Zurezko kai txikia ezin hobea da atseden hartzeko eguzkitan eserita. Udazken garaian igeri egiteko sasoi ona ez da, baina oraindik posible da lekuaz gozatzea. Turistaren bat edo beste ikusten da.

Ateko atso zaharra (Old woman in the door)

Teufen (Suitza)

Atso zaharrak zaintzen du sarrera. Sorgina edo amona goxoa den ez du inporta. Katua alboan dauka eta txoriek buruko zapian paratu zaizkio. Koloretsuak dauzka jantziak eta ateko giltzan gerrian.

Zurezko etxolaren barrua (The inside of a wood hut)

Teufen (Suitza)

Mendixka batean bazegoen zurezko etxola txiki bat. Atea zabalik zeukan. Barruan zurezko mahai bat ikusten zen. Eta zoru gainean, zurezko zorua ere, jostailu ahaztu bat hankazgora utzi zuen umeren batek. Albo batean dagoen leihotik argi urdinxka sartzen zen baina apenas lortzen zuen barrukoa ilunpetik ateratzen.

Zurezko etxola zaharra (Wooden old hut)

St. Gallen (Suitza)

Hara, urteak badauzka etxolak. 1700 urtekoa ez da izango da ba? 2000. urtean berritua izan omen zen. Ikutu batzuk beharko ditu berriro ere.

Paperezko aingura koloredunak (Paper colourful anchors)

Etxean (Suitza)

Paperezko aingura koloredunak lurrean sakabanatu dira. Jaso baino lehen irudi batzuk egitea badago.

Goizeko argia berogailu zaharrean (Morning light and the old heater)

Flumserberg (Suitza)

Urezko berogailu zaharrak, burdin zurrunez egindakoa, gela epel mantentzen du. Goizeko argiak ere beroa ematen du, arimako beroa piztu ez bada ere.

Kale estua (Narrow street)

Flims (Suitza)

Kale estuak eta itzal luzeak udazkeneko egun eguzkitsu batean Alpeetako herrixka honetan. Auto bi txarto ibiliko dira hemen gurutzatzen badira. Horri esker, beharbada, zainduko da lekuko lasaitasuna hobe.

Eserleku xehea (Simple seat)

St. Gallen (Suitza)

Zurezko eserleku sendoa eta sinplea eliza xehe batentzat. Beste estiloa baina helburua berdintsu.

Zurezko eserlekua (Wooden seatar)

St. Gallen (Suitza)

Parkeko eserlekuan lasai egoteko tokia da, udako egunaren goxoaz gozatzeko. Zurezko aulkiak urtaro guztiak ikusi dituzte: neguko elurra, udaberriko belar berriak, udako intsektuak eta ume jolastiak eta udazkeneko hosto eroriak.