Zoru bizia (Live floor)

Bregenz (Austria)

Zoruan harria eta belarra egon dira urteetan zehar. Luze izan da kale honetatik igarotzen diren pertsonen eta ibilgailuen lorratzen lekuko. Zorua bizia dago, hura darabiltenak bezala.

Lurzoru hotz eta lehorra (Cold and dry soil)

Kronberg (Suitza)

Zorua lehor eta hotz dago gailurrean. Haizeak elurra eraman du eta izotzak ez du nahikoa hezetasun lurra busti eta bigun manten dadin. Gogor eta harri koskorrekin betea dago.

Pinaburua harro eta tente (Proud standing pine cone)

Cardano al Campo (Italia)

Zorua hareak erdi estali egin du. Arlauza ilunaren gainean kolore argiko lurra suertatu da erortzea. Denen gainean, pinaburu txiki baina eder bat geratu da. Harro eta tente ageri ere.

Pinaburuaren geometria (Geometry of a pine cone)

Cardano al Campo (Italia)

Espirale perfektuan hazten dira haziak. Denak batera pinaburu bat osatzen dute. Zabaltzen direnean, egurrezko lorea ematen dute.

Pinaburu bakana (Single pine cone)

Cardano al Campo (Italia)

Pinaburu bakana erori da lurrera. Bestela ere hosto fin eta lehorrak eta pinaburu azal batzuk daude. Pinuaren oinpean honelakoak metatzen dira.

Landare hazi berriak (Fresh plants)

Cardano al Campo (Italia)

Kimuek zoru arreari kolore bizia ematen diete. Bestela lurzorua eta hosto idorrak baino ez daude. Adar finen bat edo bestek bukatu du ere lurretik.

Zorua eta ura bat egiten (Join of the water and the floor)

Freiburg (Alemania)

Zorua eta ura bat egiten al dute? Horrela ematen du. Baina zorua lauki geometrikoetan banatuta dago. Marra paraleloak alde batera eta bestera hedatzen dira. Urak berriz gainazal leuna dauka eta inguruko hiri-paisaia isladatzen du.

Zoruko mihixea (Floor canvas)

Degersheim (Suitza)

Oihala lurrean zabalik margotutako mihixe bat ematen du. Koadroek, marrek eta marrazkitxoek konposizio fina osatzen dute.

Puxika urdina (Blue balloon)

Gais (Suitza)

Puxika lauso dago. Zain dago berarekin jolastera inor noiz etorriko.

Zoruan sakabanatuak (Scattered in the floor)

Appenzell (Suitza)

Hosto lehorrek zoruan sakabanatuta bukatu dute haizeak edo jendeak bultzatuta. Udazkeneko arbolen adarrek ezin diote gehiago eutsi beraien pisu eskasari. Urteroko zikloa da, natura lotara doanekoa edo erdi hilda irauten duenekoa.

Markak bidexkan (Marks in the path)

Simplon (Suitza)

Bidezidorrean oinatzak ageri. Lurrezko zoru soilduan oinak eta hatzaparren markak erraz nabarmentzen dira. Lekua bisitatu duten animali eta pertsonen aztarnak argi irakur daitezke.

Iguana zoru beltzean (Iguana on dark floor)

Gossa (Suitza)

Inguruko zoruaren iluntasunari esker argi ikusten da iguana honen begirada zorrotza, bizkar gandorra eta buztan sendoa. Aurpegikera ez da lagunkorra, baina narraztiak ez dute inoiz itxura adeikorra. Ez dute beraienganako hurbiltasunik sentiarazten.

Udazken mosaikoa (Autumn mosaic)

St. Gallen (Suitza)

Mosaiko koloretsua osatzen dute gure arboletako hostoek. Kristi-krasta kraskatzen dute gure oinpean, udazkeneko soinu banda osatuz.

Hosto erori berriak (Newly fallen leaves)

St. Gallen (Suitza)

Hosto erori berriak pilatzen hasiak ziren garaiari dagokion bezala. Udazken hasiera da eta tenperatura jeisten eta eguna laburtzen ari dira. Joanak dira uda erdialdeko arratsalde amaigabeak eta eguzki beteko zeruak.

Adreiluzko zorua (Brick floor)

Appenzell (Suitza)

Adreilua dago nonahi eraikuntza honetan. Garai bateko hemen egiten ziren lanen oroigarri edo.

Belarraren zutoina (Base of the grass)

Waserauen (Suitza)

Belarraren zutoina zorura sartzen da, edo zorutik ateratzen da, zuzen esan behar bada. Gure larreak estaltzen dituzten printza berdeak hemendik sortzen dira. Zorutik jaio eta zorua ezkutatu. Babesteko edo egin nahiko du. Gure mundua azkarregi aldatzen ari den honetan, bere sostengua dena mantendu nahiaz edo.

Lore morea (Purple flower)

Cardano (Italia)

Lore txiki morea ari da bere lekua bilatzen basoaren zoru mailan. Enbor, adar eta hosto lehorren artean hazi behar da. Gainetik, zuhaitzek eta sastraka anitzek kentzen diote argia. Bere itxura eta kolore ederrak ikustea, beraz, erregali goxoa da.

Elurra metatzen doa (Piling up snow)

St. Gallen (Suitza)

Elurraren zuria lurreko beltzaren ondoan, lurreko beltzaren gainean. Elurra metatzen doa negua aurrera doan einean hirian ere.

Eguzkiaren argi horixka (Yellow light of the sun)

St. Gallen (Suitza)

Harri koxkorrezko zoruak, belar eta hosto eroriez ornatua, eguzkiaren argi horixka ongi hartzen du.

Usoaren paseoa (The walk of a pigeon)

Vicenza (Italia)

Usoak ere ez du paseoa egiteko aukera galdu nahi. Gizaki erraldoi eta zabarren artean ibili behar badu ere.