Zigi-zaga uhinak (Zig-zag waves)

Appenzell (Suitza)

Kolore argiko marrek sokak ematen dute. Urak uhinak egiten ditu erortzen den bitartean, baina uhin hauek ez dira itsasoetan ikustetik hain ezagunak egiten zaizkigunak bezalakoak. Hauek zigi-zaga egiten dute.

Lasaitasunaren bukaera (End of stillness)

Appenzell (Suitza)

Korronte lasaia eta isila hutsunea aurkitu du aurrean. Erori eta erori egiten da ur-jauziaren ertzera heltzean txirikorda zuri eta beltzak sortuz. Hondoko harriek eteten dute bere aireko dantza. Ordez, milaka puxketan apurtzen da, apar hutsean bihurtu.

Ur jauzi apartsua (Foamy waterfall)

Appenzell (Suitza)

Salto egin behar du urak. Gogor jotzen du urak uraren kontra eta harriaren aurka. Aparra etengabe sortzen du. Erortzen den bitartean argia isladatzen du milaka norabideetan.

Errekasto bizia (Live brook)

Lehmen (Suitza)

Ur emaria txikia da errekasto honetan. Ur urriak putzuak sortzen ditu. Jauzi laburrak ere. Goroldioak bere bidean ugaritzen dira. Ura iragazten dute pasatzean ferekatuz.

Hari finak (Thin threads)

Müstair (Suitza)

Horma bertikalean behera abiada bizian doa ura. Hari finen modura erortzen doa. Pinuen artean aurkitu du bide egokia. Zabala da saltoka jeisteko duen tartea.

Ur jauzi txikia (Small waterfall)

Müstair (Suitza)

Betea dago ur putzua jeisten den urarekin. Ura eten barik dator goitik behera eta bortizki jotzen du lurra. Bere gardentasun purua apurtzen da apar artean orduan.

Tanta dantza (Drop dance)

Müstair (Suitza)

Hurbidu einean gortina fina tanta dantza bihurtzen da. Harroka garbi eta maldatsuaren sakongune bakoitzean salto berri hasten du.

Zipriztin geruza fina (Thin layer of splashes)

Müstair (Suitza)

Zipriztin geruza fina jauzi egiten da pixkanaka malda bortitzan behera. Lurra gogor jotzen du bere txikitasun indartsuarekin. Harri sendoa gutxika higatzen du, likido itxura gabearen tankerako itxura hartu arte.

Salto eta zipriztin (Jump and spatter)

Müstair (Suitza)

Ura barra-barra erortzen da mendien gailurretatik. Elur eta izotza ez da faltako likidoa datorren lekuan. Udaberri edo udako beroa nabaritu eta saltoka eta zipriztinka hasten da. Jolasti hasten da aldapan behera jeisten.

Ur-jauzi koskorra (Small waterfall)

Appenzell (Suitza)

Ur-jauzi koskorran ura gogoz erortzen da ur-bideko harroken gainera. Zarata eta aparraz betetzen da ura erortzen den lekua. Goi-mendietako ur hotza eta gardenak ez du soinu berezirik baina bai kolore polita.

Zipriztinak eta aparra (Splashes and foam)

St. Gallen (Suitza)

Zipriztinak eta aparra nahasten dira eroritako uraren azpian. Lasaitzen, apaltzen, den heinean urak distira galtzen du eta iluntasun beltzean galtzen da.

Ura bor-borrean dago (Water boiling)

St. Gallen (Suitza)

Ura bor-borrean dago. Erreka goitik behera doala, putzua irakiten jartzen du.

Murgildu bitartean (Before a dive)

St. Gallen (Suitza)

Tantak banaka edo taldeka erortzen dira. Errekan hasi eta errekan hil egingo dira, baina, bien bitartean, bide luzea egingo dute. Harri puxka osoa, goitik behera, igaro ostean berriro uretan murgiltzen dira.

Putzurainoko bidea (The way to the pool)

St. Gallen (Suitza)

Urak bizitza sortzen du baina bizia ere badago. Uneoro aldatzen du itxuraz. Uneoro mugitzen da. Harroka gogorra ferekatu eta goxatzen du. Freskotasuna ematen du ere. Datorren udan asko eskertuko da.

Margotutako ur-jauzia (Painted waterfall)

St. Gallen (Suitza)

Urak margo bihurtu da jauzten den bitartean. Bere aparrak betetzen du harroka eta pixkanaka erortzen da putzura arte.

Itxura ederreko ur-jauzia (Elegant waterfall)

St. Gallen (Suitza)

Ura jausten den bitartean aparretan blaitzen da. Aparrak azkar eta sarri aldatzen du itxuraz. Bere tolesdurek diseinuzko jantzi baten antzera janzten dute. Ur-jauziak itxurra ederra du.

Koreografia kolektiboa (Collective choreography)

St. Gallen (Suitza)

Ura arrapaladan jeisten, gehiago erortzen, ari da. Aparra sortzen du jauzi bakoitzean. Milioika tantatan zatitzen da. Puska bakoitza beste guztiekin hasten da dantzan. Koreografia kolektiboa osatzen dute maldan behera doazen bitartean.

Ura saltoka dator (Jumping water)

St. Gallen (Suitza)

Ur jauzia argi eta ilunen artean egiten du bere bidea. Zipristinak eta aparra artean jeisten da ura aldapa malkartsuan behera. Saltoka etortzen da ura menditik.

Mugimenduan eta kontrolagaitz (In movement and without control)

Malesco (Italia)

Beti mugimenduan eta kontrolagaitz. Hurbiletik behatuta uraren indarra eta bortizkeria nabari da.

Zipriztin saltsa (Splash)

Malesco (Italia)

Zipriztin saltsa ederra sortzen du urak, erorketa laburra bada ere.