Hodeiak zeruan garraioan (Clouds transported in the sky)

Wildhaus (Suitza)

Zeru urdinean haize zurrunbiloka garraiatzen ditu hodeiak. Mendien artetik agertzden dira, berriro ortzimugaren bestaldean desagertzeko.

Etxola hutsaren leihoa (Window of an abandoned hut)

St. Gallen (Suitza)

Gau hasiera honetan argia dagoeneko urdin bihurtu da. Bakardadea nabarmentzen da inguruko soiltasunean. Landareen artean desagertzen hasia da etxola hutsean.

Kale argi laranja (Orange street light)

St. Gallen (Suitza)

Goian zeru urdina geroz eta ilunagoa eta behean kale argi laranjak. Gaua gauago ematen du. Koloreak lausotzen dira eta jendea bere baitara biltzen da kaletik ibiltzen doalarik.

Arrats gorri eta urdina (Red and blue sunset)

St. Gallen (Suitza)

Kolore gorri biziko, urarekin nahsten den urdineko arratsa ikusgarria agertzen da laku gainean. Etxe bakandutik ikuspegi ezinhobea dago negu parteko paisai honetaz gozatzeko.

Balkoidun etxea (House with balcony)

Cardano (Italia)

Etxe koloredun honek patiora begira dagoen balkoi luzea dauka. Teiletako gorria eta paretetako hori krematsua distiratsu ageri dira arratsaldeko eguzkipean.

Adar luze biluziak (Long naked branches)

Cardano (Italia)

Adar fin eta luzeak biluziek, arratsaldeko eguzki errainuak gogo biziz hartzen dute, eguneko hotzari eta gaueko izotzari izkin egiteko.

Zeru kolorea lurrean (Sky color in the floor)

Cardano (Italia)

Pasealekuak zeru kolorea hartu du. Eguzkia libre agertzen denean, koloreak bizi eta alai darizkie arbolei, zeruari edo hodeiei.

Elur erori berriak margotutako paisaia (Snow landscape)

St. Gallen (Suitza)

Mendixkak ortzimugarekin nahasten dira. Elurrak basoko arbolen adar biluzi marroixkak zuritzen ditu. Zelai zabalek, baina, elur tapakia dute. Elur erori berriak margotutako paisaia.

Eguna garbi (Clear sky)

Flims (Suitza)

Eguna oskarbi. Zerua urdin. Hodei bakanak zuri zirpilduak.

Arbolen isla (Reflections of the trees)

St. Gallen (Suitza)

Uhinak, nahiak, uretan, urmaelean eta arbolen islada, beraien kolore laranja eta berdeez, apurtzen, deformatzen du. 

Zuhaitzen soslaia (Profile of the trees)

St. Gallen (Suitza)

Zeruaren urdinak irudikatzen ditu zuhaitzen soslaia. Eguzkiak pixkanaka desagertzera jo du eta zerua ere hasi da iluntzen, arratsaldeko kolore gorrixkak erakusten duelarik. 

Egurrezko etxe urdina (Wooden blue house)

Helsinki (Finlandia)

Etxe hauetan historia luzea gordetzen da. Hiru nazioetako jendea bizi izan da hemen. Suediarrak hasiera batean, mendebaldetik etorriak, errusiarrak gero, ekialdetarrak. Azkenean bertakoak, auzokideen dominazioa gainetik astindu ostean.

Zerua Helsinkiko sabaia (The sky the roof of Helsinki)

Helsinki (Finlandia)

Zeru amaigabea zoragarria da Helsinki egun oskarbietan. Ezker-eskuin hodei ibiltaridun zerua, Helsinkiko sabaia, urdin ageri da. Gaur bezalako okasioetan negu luze eta iluna erraz ahazten da.

Zutoin urdina (Blue pole)

 

Helsinki (Finlandia)

Zutoin urdin-urdina elurrez betetako hondartzan. Egurrezko txoriak Hietarantako hondartzatik itsasora begira dago. Zer ikusiko? Orain izotza besterik ez. Uda partean, berriz, ur hotzetan korrika batean sartu-irten bat egiten duten haur eta nagusiak edo itsaso Baltikoko ur baretan dabiltzan belauntziak.

Harri bat itsasertzean (Stone in the seaside)

Helsinki (Finlandia)

Harri bat itsasertzean. Itsas urak ferekatuta, elur izoztuak besarkatuta eta eguzkiak berotuta. Egongo dira bestelako egunak, non itsasoak gogor kolpatuko duen eta, eguzki ezean, euriak bustiko duen.

Itsaso ondoko etxea (House near the sea)

Helsinki (Finlandia)

Elurra, eguzkia, zeru oskarbia. Egun zoragarria Helsinkin. Itsaso ondoko etxea leku ezin hobea da udaberri hasieraz gozatzeko. Itsas baltiko bare ageri da. Gehienetan bezala.

Itsaso izoztua (Frozen sea)

Helsinki (Finlandia)

Itsasoa izoztuta udaberri hasieran hemen. Egunak luzeak dira dagoeneko baina tenperaturak apenas ailegatzen dira zerora martxo bukaeran.

Urdina eta zuria nagusi (Blue and white)

Helsinki (Finalndia)

Urdina eta zuria nagusi hemen. Finlandiako banderaren kolore berak. Eskultura baten modura ageri dira kaleko argiak. Zeru urdina eta aurrean argi kablea lanparak eskegita dituela.

Zerua oskarbi Bielen (Blue sky in Biel)

Biel (Suitza)

Zerua oskarbi abenduan, hotza seguru. Halere argia eskertzen da.

Eguerdiko irudia (Picture at midday)

Biel (Suitza)

Eguerdiko ordu bata t’erdiak, eguzkia zeruan, hotza eskuetan baina gogoa zangoetan Biel ezagutzeko.