Dortoka berde bat (A green turtle)

Gossau (Suitza)

Leihoaren bestaldean dortoka berde handi bat pauso geldoez doa. Nora ariko da joaten? Bazkaltzeko garaia izan daiteke edo besterik gabe egun lasai bat aurkitu nahiko du.

Dortoka baten erretratua (Portrait of a turtle)

Gais (Suitza)

Begirada hori deszifratzen zaila da. Tristura dario lehenengo itxura batean, baina sentiberatasun ezak eraginda izango al da ordez?

Kalerako gogoz (Wanting to go out)

Gais (Suitza)

Begirada galdua dauka dortokak. Bazterrak behatzen ari da, zeozerren bila edo. Hesiaren bestalderako kalerako gogoa izango du. Esan ohi da urruneko intxaurrak hamalau, hurbildu eta lau.

Dortoka txikia (Small turtle)

Gais (Suitza)

Dortoka txiki hau negualditik esnatu berri da. Nagiak kentzen eta gosea asebetetzen egongo da oraindik. Begira geratu zaigu udaberri belar goxoenak non aurki ditzazkeen galdezka edo.

Dortokaren pausoak (Path of the turtle)

Gossau (Suitza)

Nora joango da dortoka hura? Abenturan al doa arku horren gainean? Beheko kobazuloa ezkutaleku eta atsedenleku dauka, baina goiko partea goxoagoa da eguzkiak berotzen duenean. Bereziki neguan eta eguzkia bero iturri bakarra ba da.

Dortoka bat bere kabian (Turtle in its nest)

Animali honek bizitza patxadatsua eraman ohi du. Bere pausuak laburrak dira eta abiadura geldoa. Horrela izanda ere, egoki lo egiteko lekua behar izango du. Lurrezko kabia, lastoz estalita, izango du atsedena goxatzeko leku egokia.

Dortoka bat eguzkipean (Turtle and the sun)

Dortoka honek eguzkiko argiaz gozatzeko parada izan du. Neguko hotzak eta argi faltak nozituko ditu berak ere. Hain dauka itxura sendoa eta gogorra, ezen kostatzen dela ulertzea hotzik edo berorik sentitu dezakeen.

Dortoka txiki ederra (Small marvelous turtle)

Gossau (Suitza)

Zein gordetzen da oskol honen barruan eta harri haren azpian? Dortoka txiki eder bat! Inguruko harearekin erdi ezkutaturik apenas ikusten da. Hala nahiko zuen animalitxoak, lasaitasuna eta segurtasunaren bila zegoela.

Dortoka ezkutuka (Turtle hiding)

ArzachenaNuraghe3