Goiz eguzkitsuan kalera (Sunny morning to go out)

Bregenz (Austria)

Udaberriko goiz eguzkitsuak eskatzen du kalera irtetzea eta bertan egon. Ez dago euriak blaitzeko beldurrik. Ez digu eguzkiak hotza hartzen utziko. Ez dago azal ileak harrotuko dizkigun haizerik.

Itxitako terraza (Closed terrace)

Ivrea (Italia)

Ez dago terrazetarako girorik. Udaberrirarte berriro erabili gabe geratuko dira. Hautsa eta hosto eroriak pilatuko dute bien bitartean.

Kale hutsak, terraza beteak (Empty streets, full terraces)

Bakio (Euskal Herria)

Kaleak hutsik daude. Soilik jatetxeetan eta beraien terrazetan gelditzen da etxera joatear dagoen inor. Afaria hartzen bukatzear egongo al dira? Terrazan udako gauaren goxotasunaz gozatzen ariko al dira?

Plaza nagusia (Main square)

Logroño (Espainia)

Eguerdiko osteratxoa bukatu da eta inor ez da gelditzen kalean bazkal osteko kafea hartzeko. Udako arratsalde luzean oraindik aukera egongo da esertzeko eta edari freskoa edateko konpainia onean.

Kaleko terraza hutsa (Empty terrace)

Berlin (Alemania)

Kaleko terrazak hutsik gelditu dira euria ari duen egun honetan. Hiriko biztanleek gustorago sartuko dira taberna edo kafetegi batera edari beroa edo freskagarria hartzera. Bitartean, kalea okupatzen jarraitzen dute kioskoek, eguraldi hobearen zain.

Terraza itzalean (Terrace in the shadow)

Appenzell (Suitza)

Bezeroek terrazan aterpea bilatzen dute eguneko sargoriatik. Kartetan jokatzea dela edo egunkaria irakurtzea dela, denak balio du denbora pasatzeko errefreskagarri bat edaten den bitartean.

Herriko terraza txikiena (Smallest terrace in town)

Lichtensteig (Suitza)

Herriko terraza txikiena izango da hau. Hala ere lekua nahikoa dauka pertsona batek kafesne bat lasai edan dezan eta atsedena har dezan. Laguna, baina, zutik hartu beharko du hartu behar duena.

Terraza berdea (Green terrace)

Malesco (Italia)

Terraza berdea mahaia eta aulkiekin prest dago udako arratsalde goxoetan osteratxo bat hartzeko edo goizeko freskuran kafe beroa esnearekin edateko.

Terraza txikia (Small terrace)

Appenzell (Suitza)

Terraza txikia, itzalean kafe edo garagardo bat gustora edateko ezin hobea. Udako egun bero batean aproposa baino aproposagoa da eguzkitik atseden hartzeko eta atseden pixkat hartzeko. 

Terraza elurtua (Snowy terrace)

Helsinki (Finlandia)

Elurra ari du Helsinkin. Apirila hasiera ez da gauza berria. Terraza honetan elurrak oraindik galeraziko du eguzkipean esertzea.

Terrazan eserita (Sitting in the terrace)

Schaffhausen (Suitza)

Zoragarri dago talde hau terrazan eserita eguzkiaz gozatzen eta olgetan.

Udako terraza (Summer terrace)

Vicenza (Italia)

Lagun talde batek edo familia oso batek kafe bat edo freskagarri bat eserita edateko leku ezinhobea.

Herriko plaza terrazarekin (Town square with terrace)

bellinzona2016_3

Terraza Bellinzonan (A terrace in Bellinzona)

bellinzona2016_2

Askaria terraza batean (Snack in a terrace)

Antwerp13

Kafetegi bateko terraza (Terrace of a cafe)

Porvoo2015_12

Terraza ez dabil gaur (Terrace closed)

Alsace17

Afaria terrazan (Dinner in terrace)

Appenzell23

Oinezkoentzako kalea (Pedestrian street)

Kaleko mahaiak (Street tables)