Horma sendoa (Strong wall)

Helsinki (Finlandia)

Sendo eraikitako defentsa eraikina hau. Gotorlekuaren hormak harri puxka handiz osatuak. Zurezko ateak zerraila mardulak jantzirik. Garaiotan neguko elurretatik babesterako baino ez dute balio, baina.

Suomenlinnako zelai elurtuak (Snowy fields in Suomenlinna)

Helsinki (Finlandia)

Zelai elurtu hauek Helsinkiko artxipielagoan dagoen gotorleku batena da, Suomenlinna. Historia bitxia du. Hiria babesteko eraiki zen, eta oso ondo eraiki ere. Azkenean, baina ez zuen ezertarako balio izan. Hemengo buruzagi suediarrak errusiar armadari utzi zion burruka egin gabe. Gaur egun, gizateriaren ondare da da UNESCOk izendatuta.

Izotz puxkak kaian (Ice in the harbour)

Helsinki (Finlandia)

Izotzak zaildu egiten dute untzien mugimenduak. Apurtutako izotz puxkak untziak eragindako zurrunbilo boteretsuetan dantzan hasten dira eta lortzen du lekua libratzea kaira hurbiltzeko.

Irlatxoa etxearekin (Small island with house)

Helsinki (Finlandia)

Helsinkiko badiako artxipielagoa. Irla askotan inor bizi da. Txalupa bat egon ohi da kai txiki batean. Ura eta haizearen menpe egon ei da bat hemen. Itsasoaren xarmak baina barruak betetzen ditu.

Zerua Helsinkiko sabaia (The sky the roof of Helsinki)

Helsinki (Finlandia)

Zeru amaigabea zoragarria da Helsinki egun oskarbietan. Ezker-eskuin hodei ibiltaridun zerua, Helsinkiko sabaia, urdin ageri da. Gaur bezalako okasioetan negu luze eta iluna erraz ahazten da.

Zeru ia erabat oskarbia (Almost blue sky)

Helsinki (Finlandia)

Eguna zeru urdin eta ia erabat oskarbiarekin esnatu da gaur Helsinki gainean. Egun galanta hiria ezagutzeko eta kostaldean txangoa egiteko.

Helsinkiko Kauppatori itsasotik (Helsinki Kauppatori from the sea)

Helsinki (Finlandia)

Helsinkiko portu zaharretik, Kauppatori, urruntzen ikuspegi polita dago. Eraikuntza monumentalak lehen lerroan eta denen gainean katedrale zuria, protestantea bera. Turistentzat irudi ohikoa.

Bizikletak elur artean (Bicycles in the snow)

Helsinki (Finlandia)

Bizikletok ez dirudite denbora luzea egon direnik elurpean. Ausarta behar da izan kale izoztuetatik bi gurpilen gainean ibiltzeko.

Hiria elurpean (City under a snow storm)

Helsinki (Finlandia)

Elur ekaitza dator baina hiriak bere bizitzarekin jarraitzen du. Tranbia nabarmentzen da bere kolore berdeaz paisai zurian zehar higitzen den bitartean.

Industri gunea tximiniekin (Industrial area with chimneys)

Helsinki (Finlandia)

Itsaso izoztu ondoan dago industri gune hau. Fabrikek Helsinkiko kosta launeko ortzimuga itxuratzen dute. Tximinien ke zuria zeru estalien hodeien artean desagertzen da pixkanaka.

Zurezko eserleku soila (Simple wooden seat)

Helsinki (Finlandia)

Zurezko eserleku soila hondartza oso baterako? Ez dirudi oso erosoa denik. Parean dagoen kafetegira joan behar lasai edari freskoa hartzeko edo bokau bat hartzeko.

Hondartzako etxola (Hut in a beach)

Helsinki (Finlandia)

Etxola hemen ez balego paisaia basatia eta baserritarra emango luke. Baina Helsinki ondoan gaude eta hiriko hondartza nagusia da hau. Udako egun beroetan jendea hona etortzen da usu eguzkiaren epelean egotera. Gutxi batzuk Baltiko itsasoko ur hotzetan bainua hartzen dute ere.

Hondartzaren ikurrak (The marks of a beach)

Helsinki (Finlandia)

Zutoina eta begiralearen aulkia dira hemengo ikurrak. Elurra eta izotza joan bitartean hondartzaren existentzia adierazten duten bakarrak.

Begiraleen aulkia (Chair of the lifesavers)

Helsinki (Finlandia)

Begiraleek ez dira denbora batean hemen eseriko. Aurreko irlatxoaan urkiak, urrunean pinu basoak daude hemendik ikusgai.

Zutoin urdina (Blue pole)

 

Helsinki (Finlandia)

Zutoin urdin-urdina elurrez betetako hondartzan. Egurrezko txoriak Hietarantako hondartzatik itsasora begira dago. Zer ikusiko? Orain izotza besterik ez. Uda partean, berriz, ur hotzetan korrika batean sartu-irten bat egiten duten haur eta nagusiak edo itsaso Baltikoko ur baretan dabiltzan belauntziak.

Oinatzak hondartzan (Foot marks in the beach)

Helsinki (Finlandia)

Elurra da nagusi hondartzan. Urrun dago bainua hartzeko garaia. Oinatz gutxi batzuk baino ez dira ageri.

Larrialdietarako igerigailua (Life belt)

Helsinki (Finlandia)

Hondartza bertan dago, larrialdietarako igerigailuak erakusten duen moduan. Berrehun metrotara dago irlatxoa eta tartean eskialari bat dabil goiz paseoa ematen.

Badia izoztua (The frozen bay)

Helsinki (Finlandia)

Irlatxoa zuhaitzdunera eta argindarra dorrera oinez joatea dago. Itsasoa desagertzen bait da negu garaian badia izoztuaren azpian.

Elurrez jantzitako arbolak (Trees decorated with snow)

Helsinki (Finlandia)

Neguan elurrez janzten dira arbolok. Beren jantzi berdea mantu zuriz ornatzen da. Ipar Europan pinuak berebiziko garrantzia dauka. Basoetan, zurgintza industriarako edo eraikuntzarako. Gauza askotarako da erabilia.

Belar idorrak elur artean (Dry grass in the snow)

Helsinki (Finlandia)

Pasa den udatik diiraute belar hauek. Ezin esan behar bizi eta indartsu daudenik. Laster etorri behar diren belar freskoentza ongarri izateko bidean dago.