Gailur elurtuak ikusgai (White summits in sight)

Simplon (Suitza)

Goreneko gailurrak elurrez beteak diraute urte osoan. Hortik gora zerua baino ez dago. Gauaren atarian haiek dira ikusgarri dirauten bakarrak. Itzalen iluna bete du harana belztasunez biharko goiza arte.

Itzalak nonahi (Shadows everywhere)

Simplon (Suitza)

Gauaren hasieran itzalak nonahi agertzen hasten dira. Pixkanaka, lekua hartzen diote eguzki argiari. Azkenerako, zeruetako ataria ezezik, haran osoa gelditzen da itzalean murgilduta. Itzala iluntasuna bihurtuko da.

Uraren soinu eztia (Sweet sound of water)

Müstair (Suitza)

Ura azkar mugitzen da harrien artean. Uda erdiko argia eta landareen itzalen artean mugitzen da. Bere soinu eztiak belarriak goxatzen ditu.

Itzalaren azpiko ubidea (Water course below the shadows)

Müstair (Suitza)

Zubiaren ilunpetik igarotzen da orain ura. Hemen ere lekuak iluntasunarekin laztantzen du.

Lurrezko bidexka (Soil trail)

Müstair (Suitza)

Bidexkan lurra gastatu da eta harriak agerian agertzen ari dira. Harri koskor borobildu erdi lurperatuak ageri dira belar alfonbraren zuloetan.

Argitan eta itzalean (Light and shadow)

Müstair (Suitza)

Eguerdia pasata da eta eguzkiak gogor jotzen du. Alde bat eguzkiak argitzen du, bestea itzalean dirau. Udak handitzen ditu kontrasteak.

Horma zaharraren harriak (Stones of the old wall)

Müstair (Suitza)

Horma osatzen duten harriak ageri dira estaldura zaharraren zuloen eta pitzaduren artetik. Pareten profil urratuak itzalean ere isladatzen da. Marra okertua sortzen du. Itzal iluna eta argiz beteriko harriaren arteko muga okertua bihurtzen da.

Euriak bustitakoa (Wet of rain)

St. Gallen (Suitza)

Euri urak blaitu ditu perretxikoen gaina. Arbolaren itzalak ez da nahikoa izan tantei izkin egiteko.

Perretxikoaren ximurrak (Wrinkles of a mushroom)

St. Gallen (Suitza)

Azala ximurtua dauka perretxikoak. Argiak kapelan itzalak sortzen ditu. Garrastasunetan itsatsia gelditzen da.

Perretxikoak babesean (Sheltered mushrooms)

St. Gallen (Suitza)

Arbolaren itzalean babesa aurkitu dute bi perretxikook. Belar artean ateratzen dute burua, haziak zabaltzen duen lana zintzo betetzeko.

Taldean (In group)

Mörschwil (Suitza)

Bakarka edo taldean, itzalpetara jotzen dute behiek. Udaberriko eguzkiak dagoeneko izerdia aterarazi eta ederki berotzen du.

Behia itzalpean (Cow on the shadow)

Mörschwil (Suitza)

Animaliak eguzkitik babesa bilatu du arbola baten itzalpean. Horrek ez du, hala ere, euliengandik babestuko. Kostako zaie hauei izkin egitea. Bere buztanaren dantzak soilik bidaliko ditu momentu baterako urrun.

Elurraren itzala (Shadow of snow)

St. Gallen (Suitza)

Neguaren egun laburrak joanak dira. Eguzkia dagoeneko itzal sakonak sortzen hasia da. Oraindik elur printzak gelditzen dira han eta hemen, baina laster hori ere joango da. Urtaro epelei utziko dio lekua.

Akuarioaren itzalen artean (Among the shadows of the aquarium)

St. Gallen (Suitza)

Itzalen artean ari dira igerian arrainak. Algen itzalak, harrien itzalak, zur zatien itzalak betetzen dute akuarioaren txokoak. Animali igerilariak aurrera eta atzera dabiltza, txokoak behatuz, janari bilatzen.

Argi eta itzal (Light and shadows)

Gossau (Suitza)

Argi eta ilunek egiten dute irudi hau. Zeruaren argitasunak, arratsaldeko itzal luzeekin egiten du kontrastea. Zuhaitz okertuaren adarrak beltzean nabarmentzen dira. Bere bakartasunak eragin al dio itxura etsia eta konkortua emateko?

Paisai eskultorikoa (Sculptural landscape)

Gossau (Suitza)

Eskultura bat ematen du argazki honek. Urrunean konkortutako estatua naturala eta hurbilago metalezko estatua mehe eta liraina. Taldea edertzen dute eguzkiak sortutako argi-itzalek.

Itzalen artean argia (Light among the shadows)

Gossau (Suitza)

Negu erdiko eguna da, baina zeru oskarbiak pixkat arintzen du giroaren hoztasuna eta gauaren luzera. Arratsaldeko itzalak luzeak dira eta apenas uzten dute argirako lekurik. Itzalez inguratuta geratu dira arbola, edo bere hezurdura esan daiteke, eta kaleko argia luzea.

Kale estu eta iluna (Narrow and dark street)

Chur (Suitza)

Kale estu eta ilunak negu giroan melankonia ekartzen du. Eleberri existentzial bateko edo zine beltzeko filma batean egotearen sentipena ekartzen du gogora.

Haizeak eramandako lanbroa (Fog dragged by the wind)

Schwellbrunn (Suitza)

Haize arinak aurpegia laztantzen digu. Gorago, baina, libre ibiltzen eta trabarik gabe ibiltzen da. Lanbroaren hodei alferrak gogoz eragin eta berarekin eramaten ditu bere bidai luzean zehar.

Iluntzear dagoena (Getting dark)

Isla (Espainia)

Ilundu du dagoeneko. Paisaia itzalekin osatuta dago. Ur gainazalean soilik metatzen dira argi isladak. Ez da argi izpi nahikorik gelditzen objektuen formak betetzeko. Gabon esateko une egokia da.