Langenthal (Suitza)
Goizeko euriak bustitako zoruan isladatzen dira indar biziz eguzkiaren errainuak. Kale osoa argiz margotu eta bete du. Negu bukaerako eguna alaitu du gertaera honek.
Eguneko argazki bat
Langenthal (Suitza)
Goizeko euriak bustitako zoruan isladatzen dira indar biziz eguzkiaren errainuak. Kale osoa argiz margotu eta bete du. Negu bukaerako eguna alaitu du gertaera honek.
St. Gallen (Suitza)
Euri urak gainazal apurtuari islada eta kolore sakona ematen dio. Perretxikoaren kapelak haragi gozoa gordetzen du. Hainbat intsektuk gustura ematen diote horzkada. Harrezkero, zulatua gelditzen da.
Liérganes (Espainia)
Eguna ez dago paseoan egoteko. Horregatik izango da kalea hutsik dagoela eguerdi partean bada ere. Soiltasun horrek lekuaren dotoretasuna azpimarratzen du. Etxeetako harri lauzak distira dariote eurite ondoko argi aberats eta ederraren pean.
Liérganes (Espainia)
Zurezko balkoi zaharrek oraindik ederki babesten dute euritik eta haizetik. Bere zuriak ez du distira puska bat galdu. Etortzeko zegoen neguan babesa izateko leku ikusgarria.
Santoña (Espainia)
Irudiak dena esaten du. Ez dago eguna paseo lasaia egiteko. Horren ordez, jaka ongi estutu, aurpegia babestu haize eta euritik eta pauso arinean abiatzea komeni da.
Berlin (Alemania)
Jendea erakarri egiten du monumentuak. Zihurrenik itxura ederra da arrazoietako bat, baita histori garaikidean izan duen garrantziak eragingo zuen. Gogoa piztu eta jakinmina eragingo du bisitariengan.
Berlin (Alemania)
Inguruko jendea txikia ematen du monumentuaren handitasunaren ondoan. Frontoi luzea sekulako estatuarekin gainean, ikusgarritasun maximoa emateko, eta denari eusten kolumna sendo eta luzeak ditu.
Berlin (Alemania)
Etorbide luzea, zabala, arbolez inguratua. Kotxeen joan-etorriak zaintzen, bideratzen, dituen etorbidea. Euriak metatutako urak zeruko argia eta ibilgailuen itzalak isladatzen ditu. Hotza doa eguna eta ez da giro goxoa paseoan ibiltzeko.
Berlin (Alemania)
Joan eta etorri ari dira etengabe ibilgailuak etorbide zabalean zehar. Semaforoetan denbora laburrez gelditu, pilatu, eta berriro ekiten diote bere bideari gogo biziz. Motoreen orroak hazten dira, gero berriro desagertzeko. Erritmo konstanteko abesti zaratatsu batean.
Berlin (Alemania)
Euritakoa hartuta paseoan ibiltzeko beta har daiteke. Lekua eta patsada soberan dago. Urrunean autoak igarotzen begiratu bitartean ibilian lasai ibiltzea posiblea da.
Berlin (Alemania)
Trafikoak hartzen ditu kaleok, baina egunerokoan ibiltzeko leku nahikoa gordetzen du hiri honek. Zuhaitzak barra-barra eta espaloi zabalek itotasun sentsazioak ekiditzen dituzte.
Berlin (Alemania)
Jendea erakartzen duen lekua dugu hau. Irudiak atera ari dira bisitariak, euripean ere. Inork ez du aukera galdu nahi, eguraldia petralpean bada ere.
Berlin (Alemania)
Europako txoko ezaguna izan da hau urteetan zehar. Historia handiaren puxka garrantzitsua hemen inguruan kokatua da. Sinbolo indartsua eta memoria on eta txar askoren iturria.
Berlin (Alemania)
Kioskoak, dendak, eraikuntzak, apaingarriak eta jendea bizia ematen. Horrelakoa da hiri builatsu eta airos baten egunerokoa.
Berlin (Alemania)
Kaleko paisaiaren detaile bat erakustea, hiri osoaren aurpegi bat erakustea da. Biztanleak bere eguneroko ekintzetan edo bidean erakusten ditu. Beraien espresio iturri izan daiteke kalea ere.
Berlin (Alemania)
Luze darama botatzen. Euriak erabat busti egin ditu hiriko kaleak dagoeneko. Ez dago modurik honi ihes egiteko. Horren ordez, zergatik ez txubaskeroa jantzi eta irten.
Berlin (Alemania)
Hiritarrak bere bizitza erritmoarekin jarraitu behar dute euria gogor aritzen badu ere. Jaka epela eta euritarako jantzi sendoak soinean jarrita, kalera bizikleta eta guztiz irtetzen dira. Sorbaldak uzkurtu, burua bien artean sartu eta aurrera jarraitzen dute. Lasaiago hartzen dutenak ere badira, espaloitik txirrinda bultzaka ibiltzea ere aukera bait da.
Berlin (Alemania)
Kaleko terrazak hutsik gelditu dira euria ari duen egun honetan. Hiriko biztanleek gustorago sartuko dira taberna edo kafetegi batera edari beroa edo freskagarria hartzera. Bitartean, kalea okupatzen jarraitzen dute kioskoek, eguraldi hobearen zain.
Laudio (Euskal Herria)
Erreka urez bete da egunotako euri jasak eta gero. Bazterretako belarrak ferekatuz jeisten da ura, bere bidean landare bat edo beste eramanez.
Laudio (Euskal Herria)
Egun lanbrotsuetan argia lausotzen da. Zerua buru gainean izatearen inpresioa izaten da ere. Euria agintzen dute honelako egunek, bazterrak geruza fin distiratsuarekin estaliko dituena.