Gausentiaren kolore festa (Colourful sunset)

Montreux (Suitza)

Moia txiki honek eserleku pribilegiatua da eguzki sartzea aurrez-aurre ikusteko. Bere liraintasunari ezikusiarena egitea zaila gaur bezalako egunetan. Ez dago gausentiaren kolore epelak ezkutatu dituen hodeirik. Lakuak ere ikuskizuna bikaintzen du, kolore festarekin bat eginez.

Forma geometrikoak paisai organikoan (Organic forms in an organic landscape)

St. Gallen (Suitza)

Aintzira eraiki, kaia gehitu, eserleku sorta ipini. Forma geometrikoak eta zorrotzak gainezarriak daude paisai natural eta leun honetan. Elurrak haiek ezkutatzen ariko al da? Sortu nahiko al du garai bateko baserri birgina?

Badia izoztua zuri-beltzean (Broken bay in B&W)

Helsinki (Finlandia)

Badia izoztuak irlatxoa eta kosta batzen ditu estalki zuri batekin. Kai luzeak ere badiaren beste aldea ukitu nahi duela ematen du.

Kaia itsasoari begira (Quai heading the ocean)