Uhin txikien artean (Small waves)

Wasserauen (Suitza)

Erreka xumeak haranak biltzen duen ura jaso eta aldapan behera garraiatzen du. Harriz jositako ur bidea inguruko belardien artetik jeisten da. Likido preziatuak emeki egiten du bere bidea uhin txikien artean.

Harri koskorra goroldio gainean (Peeble on moss)

St. Gallen (Suitza)

Harri koskorra goroldio gainean pausatuta. Itzal beltza luzanga. Naturaren erretratu xumea. Bere indarra sinpletasunean datza.

Harri koskorrak iturrian (Peebles in the fountain)

Schaffhausen (Suitza)

Ur gardena txorrotatik irten eta uhin borobiletan zabaltzen da. Iturriko zoru argiaren gainean kontraste argia sortzen dutenez gero, hondoan dauden harri koskorrak ikustea badago.