Kale ondoko erakusleihoa (Shop window near street)

Freiburg (Alemania)

Erakusleiho baten aurrean pasatzean ezinezkoa da barrura begirada bat ez botatzea. Bidean aurrera jarraitzeaz momentu batez ahazten da bat.

Espaloi ertzaren kollagea (Collage of the pavement border)

St. Gallen (Suitza)

Espaloiaren ertzak ubide lana ere egiten du, orain bezala, kaleak elurrez edo euriz blai gelditzen direnean. Harrizko blokeak, galipota, ur hotza eta izotz erdi urtua nahasten dira, gertutik ikusita kollage bat osatzeko moduan.

Estolda harrizko kale batean (Sewer in stone street)

Santillana del Mar (Espainia)

Herriak itxura erabat zaindua dauka. Harria edono ageri da, kaleetako zoruan ere. Irudi abstraktua osatzen dute harri puxkek, estoldak eta urak bustitako harri tarteek.