Zeruaren muga (Horizon)

Müstair (Suitza)

Ortzimugan lurra eta zerua elkartzen diren leku hipotetikoa da. Ortzimugan bukatzen da zerua edo bertan hasten da? Izan ere amaigabea dela ematen du.

Magalan beheko ikuspegia (View down the slope)

Gossau (Suitza)

Magala leunki jeisten da haran beheko herriraino. Aurrerago mendi xerra bat ikusten da. Inguruko mendikate erraldoien sarrerako platerra dira. Ikusmiratzeko leku aproposa eta gozagarrian gaude.

Elurra eta itsasoa (Snow and sea)

Helsinki (Finlandia)

Itsas baltikoa lasai dago gaur. Ur gainazala laun dago, soilik uhin makal batzuek apurtua. Neguak utzi duen azken elurra itsaso ondoraino heltzen da.

Ura ortzimugara arte (Water until the horizon)

Helsinki (Finlandia)

Itsas zabalak beste itxura du. Izotz puxka batzuk baino ez dira ageri. Bestela ura soilik ikusten da. Urdin ortzimugara heldu arte.

Harkaitzezko ortzimuga (Rock horizon)

Rigi (Suitza)

Mendi paisaia primerakoa irudian. Alpeetako tontor garaienak inguruan daude. Harkaitz hutsa, belar edo zuhaitzen faltan, mendi gainetan. Harrizko profil gogorrek ortzimuga apurtzen dute.