Arrantzaleak lehorrean lanean (Fishermen working in land)

St. Gallen (Suitza)

Arrantza gutxi OLMAko desfilean. Baina bromak eta umore ona barra-barra aurkituko dute.

Haur serioa (Serious child)

St. Gallen (Suitza)

Haurrak serio begiratzen dio bonbo joleari. Nagusitan instrumentu bera jotzea erabakiko al zuen dagoeneko?

Karroza bat umeekin (Carriage with children)

St. Gallen (Suitza)

Karroza bat umeekin ere desfile honetan. Denak lekuko arropak jantzita eta, pozik, paperak banatzen.

Bizikleta estatikoan (Static bycicle)

St. Gallen (Suitza)

Txirrindulariak desfile batean? Non dago trukoa? Ezin dute benetazko txirrindulariak izan. Eta ez dira. Bi tipo hauek bizikleta estatikoan ari dira.

Bikote estilosoa (Stylish couple)

St. Gallen (Suitza)

Bikote estilosoa Thurgauko gizon emakume hau. Ezkontza baterako edo elizarako prest daude. Gaur, baina, St. Gallenen erdigunea zeharkatuko dute txaloz eta jendez inguratuak.

Desfilea hasi aurretik (Before the procession)

St. Gallen (Suitza)

Prest desfilean hasteko. Hitz batzuk gurutzatu. Barreak bota. Nerbioak lauxotu. Eta laster aurrera musikarekin.

Kalejira koloretsua (Colourful procession)

St. Gallen (Suitza)
Udazkenean etortzen da OLMA St. Gallenera. Bi astetan zehar nekazal produktu eta animalien azoka erraldoia hiriaren bizitza dominatzen du. Kaleetan zehar desfileak ere egiten dira. Kalejira koloretsua.