Argi ilunen jokoa (Light show)

Lehmen (Suitza)

Arratsalde berantiarrean eguzkiak kolore gorrixkak zabaltzen ditu. Arbolen berde ilunera gehitzen da eta elurraren zuri argiarekin bat egiten du. Argi eta itzalen joko iraungikor eta bizia sortzen da mendi magalean.

Argi eta itzalen artean murgilduak (Among light and shadows)

Simplon (Suitza)

Dramatismo handia dauka paisai harrokatsu honek. Erraldoi izoztu eta mugiezin hauek gaineko hodei handiagoak ere txikitzen dituzte. Baina, haien itzalpean ezkutatzea ezin dute ekidin. Argi eta itzal artean murgiltzen dira.

Mendi magal biluzia (Naked mountain)

Simplon (Suitza)

Tolesduraz betea dago mendi magal leuna. Neguko hotzak eta elurrak forma emandako paisai gogorra da. Gorabehera handiak gelditzen dira agerian zuhaitzen faltagatik.

Goizean goiz (Early morning)

Simplon (Suitza)

Goiza azkar heldu da. Gaua laburra da uda garaian. Goizeko lanbroa pixkanaka altxatzen hasten da. Landareak eta animaliak eguzkia agurtzen dute. Ez denek. Batzuek orain dute garaia atsedena hartzeko.

Goi mendi ederrak (Beautiful high mountains)

Simplon (Suitza)

Mendi haran peto-petoan gaude. Zalantzarik ez dago egiterik, mendien profil harritsua ikusita. Magalak zuhaitzez soilduak daude. Aldapa leunek garai batean izotzak zizelkatu zituela mendi hauek ekartzen digu gogora. Gaur, hala ere, udaren goxotasuna eta inguruaren edertasuna nabarmentzen da.

Mendien oinetako belardiak (Fields below the mountains)

Müstair (Suitza)

Alfonbra berde leuna eta samurra dirudi zelai honek. Inguratzen duten mendien itxura basati eta indartsuaren aldean, belardiak bigun ematen dute, erraldoiez inguratutako ipotxak.

Neguko eguzkia (Winter sun)

Gais (Suitza)

Eguzkiak gogoz jotzen du zeruan. Negua izanda, baina, ez du nahikoa indarrik giroa berotzeko. Hala ere, gogoa berotu eta arintzen du. Paseoa bat emateko grina pizten du ere.

Goizeko irudia (Morning picture)

Schwellbrunn (Suitza)

Itzal luzeak, goizeko eguzkia. Hodei luzeak, haizea goian.

Zerumuga trenetik (Horizon from the train)

Appenzell (Suitza)

Treneko eserlekua leku ederra da urruneko paisaia behatzeko. Zerumuga nola aldatzen doan ikustea plazer goxoa da. Mendiek haranei lekua egiten diete, eta berriz mendiak bueltan.

Etxe tipiko multzoa (Group of typical houses)

Malesco (Italia)

Mendi aldeko etxe tipikoak ikusten dira nonahi herri honetan. Inguruko gailurrek ekartzen duten elurrez egoki babezteko lekuak neguan eta udako beroaz ahazteko udan.

Herria txikia, eliza handia (Small town, large church)

Malesco (Italia)

Herri txikia eta eliza handia. Kanpaidorre altua herria haranean kokatzen du. Urrunetik ikusten da eta begiak erakartzen ditu bere itxura ederrak.

Mendialde paisaia (Mountain region)

Appenzell (Suitza)

Elurra hemen eta han. Tartean arbolak eta sastrakak adar biluztuekin eta atzekaldean harroka erraldoia nonahitik ikusgai. Mendialde paisai bete-betea.

Neguko eguerdia (Winter noon)

Rehetobel (Suitza)

Negu garaia da hemen eta eguzkia, eguerdian ere, baxu dago. Argia berezia da, itzalak luzeak eta tenperatura hotza tankerakoa.

Alpeetako erraldoiak urrunean (The giants of the Alps in the back)

Flims (Suitza)

Urrunean alpeetako erraldoiak altxatzen dira. Ortzimuga beren profil apurtuarekin urratuz eta hodeiekin nahastuz.

Mendialdeko irudia (Mountain town)

Speicher (Suitza)

Mendialdeko herrixkek beti xarmangarriak izaten dira. Suitzan bereziki. Arkitektura berezia edukitzeaz gain, hemen kaleak eta etxeak txukun-txukun izaten dira, postale baterako modukoak. 

Pinudi elurtuak (Snowy pine forests)

Davos (Suitza)

Paisai elurtu hau eskialarien paradisu bat da. Aldapetan gora eta behera egun osoan ibili eta ondoren Davos herri kosmopolitan erlaxatzeko aukera dago. Ordainduta noski, izan ere Suitzako mendi turismoa ez da merkea.

Harkaitzezko ortzimuga (Rock horizon)

Rigi (Suitza)

Mendi paisaia primerakoa irudian. Alpeetako tontor garaienak inguruan daude. Harkaitz hutsa, belar edo zuhaitzen faltan, mendi gainetan. Harrizko profil gogorrek ortzimuga apurtzen dute.

Mendi larreak (Mountain pastures)

Alpsee (Suitza)

Mendiz inguratutako larreak bazka hoberena dira udan behientzat. Udaberrian mendietarako bidea egin eta udazkena arte egoten dira. Ardiak eta ahuntza ere inguruan ibiltzen dira.

Mendi hegal elurtua (Snowy mountain slope)

Speicher (Suitza)

Suitzako baserriak mendi hegalean zehar banatuak. Egunaren amaieran argiak piztu eta etxeak uharte epelak bihurtzen dira neguko paisai elurtuan.

Gaua heldu da gaurkoz (Night arrived)

Gaua heldu da gaurkoz (Night arrived)

Speicher (Suitza)

Mendi buelta gauez bukatu behar dut gaur. Denboraz justu nabil hurbileneko herrira jeisteko. Han kafe bero bat hartu eta gero trenez bueltan etxera.