Elur zuria eta arroka beltza (White snow and black rock)

Engelberg (Suitza)

Gailur segida galanta ikusten da. Alpeetan gaude eta arrokatzarrak nonahi daude. Garaiotan zuritutak daude eta zeruarekin kontraste polita sortzen dute. Elurraren zuriak eta arrokaren gris edo beltzak tartekatzen dira, azal urratu eta garratza erakutsiz.

Eguzkia zeruaren goietan (The sun up in the sky)

Engelberg (Suitza)

Eguzkia zeruaren goietan bizi da. Edozein txorik inoiz hegaz egin duen baino altuago. Hala ere, beroa eta argia nonahi banatzen du. Zer egingo genuke guk bera gabe?

Beti mugitzen, inoiz ez esperoan (Always in motion, never waiting)

Engelberg (Suitza)

Kotoi itxurako forma zabalak eta leunak pixkanaka bidaiatzen dute zeruan zehar. Kolore argiak eta ilunak nahasten dituzte. Dorre erraldoiak eraikitzen dituzte eta lerro luzeetan banatzen dira. Zeruaren kolore urdina eta eguzkiaren kolore gorri eta laranja epelen artean mugitzen dira. Beti mugitzen. Inoiz ez esperoan.

Mendi magal dotorea (Elegant mountain side)

Engelberg (Suitza)

Mendi magal hau dotore jantzia dago. Neguko amantala zuria eta izoztua jantzi eta lanbrozko apaingarriak gehitu dizkio arratsalde partean.

Lanbro erreka (Fog river)

Engelberg (Suitza)

Lanbro isuriak erreka osatzen du mendi haranean behera. Eguzkiaren argiak ezin du haranaren hondoa berotu eta bertan pilatzen da hezetasuna eta behe-lainoa. Ederra ikuskizuna.

Gailurra harria eta izotza da (The summit is stone and ice)

Engelberg (Suitza)

Gailurra harria eta izotza da. Neguko hotza ez du inoiz erabat alde egiten. Arrokaren garraztasuna ez du belarrik edo zuhaitzik leuntzen. Haizeak, hodeiek eta euriak dira nagusi.

Airean doan burdinbidea (The flying railway)

Engelberg (Suitza)

Lanbroak ezkutatzen badu ere, bailara zabala dago gure oinetan. Beheko haranarekin lotzen duen kableak hona ekarri gaitu eta laster bueltan eramango gaitu. Itxura arraroa daukate kableek eta metalezko dorre erraldoiek. Mendi garaiko zuritasunarekin eta arrokarekin kontraste indartsua sortzen dute.

Harrizko erraldoiak alde banatan (Stone giants everywhere)

Engelberg (Suitza)

Harrizko erraldoien ejerzito bana haran zabalaren muga bakoitzean kokatu ziren eta bertako bizitza kontrolatzen eta behatzen zuten. Neguan izotzez eta elurrez jantziak agertzen ziren eta udan alfonbra berde batekin biltzen zuten beren burua. Euri hodeiak etortzen zirenean beraien gailurrak orrazten eta ezkutatzen zituzten.

Ilunpeko lausotasuna (Blurriness at twilight)

Engelberg (Suitza)

Lauso ikusten dira urruneko mendiak. Gaua datorrelako da. Iluntzen ari da pixkanaka eta begiak zorroztasuna galtzen du argiak ihesi doan heinean. Baina badakigu harrokazko erraldoiak bertan jarraitzen dutela eta bihar ere egongo direla. Ez gara larritu behar.

Gau bezpera (Right before night)

Engelberg (Suitza)

Gaua heltzear dago. Hasi dira objektuen formak ikustezin bihurtzen. Eguzkiak ospa egiten duenean, elur berriena eta puruena ere belzten da. Gauak irauten duen bitartean, iluntasun sakona da nagusi.

Berria gehituArrats iluna (Dark sunset)

Engelberg (Suitza)

Ari da eguna erretiratzen. Gauak hartuko du bere lekua. Tartean ingurua bistaz galtzen ari gara. Iluntasuna gailentzen ari da pixkanaka. Bihar goizerarte mendietan eta basoetan hotzak eta izotzak oraindik nagusitasun handiagoa izango da.

Goiko elurra edonondik ikusgai (The snow above)

Engelberg (Suitza)

Gailur erraldoiek ezin dute elurra gainetik kendu. Garaiko giro hotzak ez du estalki zuria urtzen uzten. Izotzean bihurtzen du. Inguruan nahiago izango dute etxean gelditu eta edari bero bat hartu, kaleko giro garratzari aurre egitea baino.

Leku apartatua (Remote corner)

Lehmen (Suitza)

Leku apartatu batetako paisaia galdua aurkitu izanak pozten nau. Mendia, basoa, zura eta egurra nahasten dira elurra eta hotzarekin. Denbora astiro igarotzen da hemen inguruak miatzen nabilen bitartean.

Egur meta (Wood pile)

Lehmen (Suitza)

Egur meta hau prest dago neguan zehar ondoko etxeari surako erregaia emateko. Ingurura begiratu ezkero, beharrezkoa izango da egur guztia. Urtaro hotza luzea eta gogorra izateko itxura dauka.

Elurra mendietan (Snowy mountains)

Lehmen (Suitza)

Neguko paisaia betea den arren, negua oraindik heltzeko dago. Udazkeneko azken txanpa hotza ari da izaten eta bereziki nabari da mendialdean. Basoak zuriturik agertzen dira eta mendi magaletan belarra eta harri koskorren lekuan izotza eta elurra da nagusi.

Haitz zorrotzak (Sharp rocks)

Lehmen (Suitza)

Elurrak luze irauten du gailurretan. Haitzak zorrotzak dira, hotzak eta izotz gogorrak erasaten bait diete.

Giro hotza (Coldness)

Lehmen (Suitza)

Elurra ari da gutxinaka inguruan estaltzen. Giro hotzaren eta azken egunetako elur jasen aztarna da. Laster negu betean murgilduko gara. Nabari da.

Argi ilunen jokoa (Light show)

Lehmen (Suitza)

Arratsalde berantiarrean eguzkiak kolore gorrixkak zabaltzen ditu. Arbolen berde ilunera gehitzen da eta elurraren zuri argiarekin bat egiten du. Argi eta itzalen joko iraungikor eta bizia sortzen da mendi magalean.

Mendi haran idilikoa (Idyllic mountain valley)

Simplon (Suitza)

Haran honek inguruko gailurren babesapean bizi da. Altueraren gogortasuna neurri batean xamurtuko da. Lekuaren edertasunagatik ez bada ere, pena merezi du aldapan gorako bidea hartu honeraino heltzeko.

Argi eta itzalen artean murgilduak (Among light and shadows)

Simplon (Suitza)

Dramatismo handia dauka paisai harrokatsu honek. Erraldoi izoztu eta mugiezin hauek gaineko hodei handiagoak ere txikitzen dituzte. Baina, haien itzalpean ezkutatzea ezin dute ekidin. Argi eta itzal artean murgiltzen dira.